Idazle Eskolan ere, matrikulazioa zabalik

Gradu-ondoko izaera du eta eskolak Bergarako UNED-en izaten dira

13 ikasturteko ibilbidea du Idazle Eskolak. Urtez urte, molde askotako euskal idazleak aritu dira. Azken ikasturtean aritu direnak edota aurten arituko direnak: Pako Aristi, Bernardo Atxaga, Mikel Babiano, Harkaitz Cano, Itziar Gomez,  Jexux Eizagirre, Jerardo Elortza, Juan Kruz Igerabide, Karmele Jaio, Tere Irastortza, Paulo Iztueta, Laura Mintegi, Edorta Jimenez eta Iñaki Zubeldia, besteak beste. Hauen bitartez, genero eta araubide ezberdinetako lanak idazten eta zuzentzen ikasi dute Idazle Eskolan matrikulatu izan diren ikasleek.

IdazleEskola1

Abiatu zenetik hona, harrobi lana egin du Idazle Eskolak: Karmele Igartua Bengoa, Maribel Aiertza, Juan Luis Mugertza, Leire Zubeldia, Ione Gorostartzu, Xabi López, Unai Baztarrika, Izaskun Etxeberria, Joseba Peña, Idoia Gereñu, Adriano Mata, Mikel Etxaburu, Ainara Maia… Idazle Eskolan trebatutakoak dira. Poesian, narrazioan, antzerkian eta genero anitzetan.


Larunbat goizetan, Bergaran

Gradu-ondoko izaera du eta eskolak Bergaran UNEDen izaten dira, larunbatetan goizeko 9:30etik 13:30era. Alderdi telematikoak ere garrantzi handia izan du formakuntza honetan hasieratik, eta horretarako ASMOZen eskutik antolatu da gure plataforma. “Urteetako esperientzia pilatu horri esker, joan den urtean lehenengoz modu erdi presentzialean ere antolatu ziren eskolak.  Ikasleak urtean sei saiotara joan behar du (gehiagotara ere joan daiteke noski, nahi izanez gero), eta bi tutoretza pertsonaletan aurkeztu behar ditu bere lanak”, Idazle Eskolatik aditzera eman dutenez.


Moduluak

Gradu-ondokoa bi urteko formakuntza bada ere, eta berez, graduatuta dauden ikasleentzat, “formakuntza honek irekitzen dizkie ateak literaturarekin interesatuta dauden beste ikasle batzuei ere. Eta horretarako hainbat modulu antolatzen dira”.

IdazleEskola2

Azaroan eta abenduan

Tere Irastortza “Poesia Idatzi”   (Urtarrilera arte)

Itziar Gomez “Ahozko idazkera-Gidoigintza”

 

Urtarrilean eta otsailean

Edorta Jimenez  “Ipuinak idatzi /Nobelak idatzi”

 

Otsailean eta martxoan

Mikel Babiano “Itzulpengintza eta Literatura”

Jexux Eizagirre-Eñaut Agirre “Prosaren erritmoa”

 

Apirilean eta maiatzean

Pako Aristi “Iritzi artikuluak”


Mintegiak

Azken bost urteetan, hilean behin euskal idazleak Idazle Eskolara etorri eta bere liburuez hitz egiten dute. Horretarako, ikasleek liburu hori irakurrita dute eta landua eta idazleak bere lana aurkezten die. Edizio batzuetan gai monografiko bat aukeratzen da. Joan den urtean, esate batera, Bakean ala gerran, historia eta narraziogintza. “Aurten berriz lekuak hautatzeak eta lekuez hausnartzeak literatur-lanari irekitzen dizkien aukerez arituko gara, eta horretarako ere hainbat euskal idazle gonbidatu dugu”, Idazle Eskolakoek aditzera eman dutenez.  “Laura Mintegi eta Karmele Jaio arituko dira beren liburuez,  launa astez. Gainera Jerardo Elortzak Arantzazu eta bere inguruetan sortu den literaturaz jardungo da eta Arantzazun barrena egingo dugu hitzaldi-ibilaldia. Eta Paulo Iztuetak Orixeri buruzko bi saio emango ditu. Ikasturtea Orixeren berri emango digun ibilbide literario batekin abiatuko da, urriaren 31n Orexan”.


UNEDek homologatua

Bergarako UNEDek eskaintzen du babes akademikoa eta Hezkuntza Sailak homologatzen duen gradu-ondokoa. Horretarako bi ikasturte beharko dira (300 eskola-ordu).

Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuak tutelatutako gradu-ondoko honek Bergarako UNEDen titulua jasoko du. Hezkuntza Sailak homologatutako  gradu-ondokoa da. Asmoz Fundazioaren, UNEDen eta Bergarako Udalaren laguntza jasotzen ditu.


Matrikula epea zabalik

Urriaren 16ra bitarte egongo da irekita ikasle berrientzat, eta urriaren 10a arte aurreko  ikasturteetako ikasleentzat.

Urteko 1.200 eurokoa da matrikula.

Matrikulatzeko:  943212369  edo arse@asmoz.org

Harremanetarako: tirastortza@idazten.com

639-456204  edo  itzigosa@hotmail.com


Informazio gehiago:

www.idazten.com

http://ieskola.asmoz.org

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.