barikuko erretratuak

 

Si vis pacem…

Dinamita, trilita eta berunezko onddo zuri harroa ikusi dut gaurko argazkian. Hegazkin batek bonba jaurti, hura lehertu, eta eztandak sortzen duen kezko zutabe bihurria ikusten da fotografian. Lautada eder batean hori guztia; eta ez da urrun, etxean baizik. Hegazkinak Bardea bonbardatu du, beste behin ere.

Nafarroako Parlamentuan, Bardeako tiro-poligonoa bertan behera uzteko eskakizuna, atzo. Eta eskakizunaren aurrean, horra hor alderdien kokapena. Poligonoa deuseztatzearen alde: Ezkerra, Geroa Bai, Bildu eta Ahal Dugu. Poligonoari eustearen alde: PPN, UPN eta PSN. Hori ere, erretratua…

Harrigarria begitantzen zait bakea eta gerra nola ulertzen diren kasu batzuetan eta besteetan. Xenpelarren bertsoa daukat belarrian: “Ez oraindik umildu, elkarrengana bildu, gerra nahi duen guzia, berari kendu bizia”. Baina, bakea nahi baduzu, presta ezazu hura.

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.