Elearaziren ondarea

Elearazi

Hiru urtez martxan egon eta gero, eten egin zen elearazi.eus atariaren jarioa. Aurreko martxoan izan zen hori. “Dena den, azken festa bat ospatzea erabaki genuen, azken lan- eta irakurketa-festa bat: digitala zena paperean gordetzeko grinaren emaitza duzu hauxe. Horretan ibili gara azken hilabeteotan, hiru urtetako aukeraketa bat egin eta papereratzeko prestaketa lanean”.

Bi liburuxka argitaratu nahi dituzte: liburuxka batean, euskarara ekarri zituzten autoreen laginen konpilazioa egingo dute. Bigarren liburuxkan,  kaleratu zituzten elkarrizketa eta kroniken bilduma.

Horretarako, crowdfunding bat zabaldu dute, irabazi asmorik gabeko proiektua izanik ere, inprenta eta bestelako gastuak ordaindu ahal izateko. Esteka honetan duzue egitasmoa ezagutzeko eta liburuak erosteko aukera:

Paperezko Elearazi.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.