Bardoitzara 2. ibilaldia antolatu du Hatsa elkarteak

Hatsa elkarteak “Bardoitzarako 2. Ibilaldia” antolatu du urriaren 4an. Helmugara iritsita olerkiak irakurriko dituzte.

bardoitza hatsa

Senpereko Hatsa elkarteak “Bardoitzarako 2. Ibilaldia” antolatu du urriaren 4rako. Edonork har dezake parte ekimen honetan, parte hartzaileei Bardoitzan irakurraldia egiteko poemak eramatea eskatzen zaio, norberarenak edo beste idazleren batenak.

Honako hau da egitaraua:

-Goizeko 8etan jendea biltzea, elkartze gune hauetan: Senpereko larraldea, eta Pausuko Xaia ostatua.

-9:30ean Irurtzungo eliza aurrean bilduko dira ibiltari guztiak, eta elkarrekin abiatuko dira.

-11:00etan Bardoitzako ordokian iritsiera, eta irakurraldia “denoi olerki baten (berena edo bestena) ekartzea eta bertan irakurtzea eskatua zaio. Ahal bada, ama-lurrarekikn edota euskal mitologiarekin loturiko olerki bat”.

Informazio gehiago: olerkibilduma@sfr.fr

Bestetik, uda aldera ere hainbat ekitaldi antolatzen jardun da Hatsa elkartea, besteak beste, Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa liburuan oinarrituriko errezitaldia:

otamendi hatsa

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.