“Hiri hondakin solidoak” nobelaren uberan

Hiri hondakin solidoak nobela aurkeztu zuen pasa den astean Jon Alonsok, Txalaparta argitaletxearen eskutik. Lan berri honen aurkezpenaren uberari jarraitu nahi izan diogu albiste honetan “Abandonatu dezagun ohiko euskara kamuts hori bidean bizpahiru kontu formal sakrifikatzeko arriskua badago ere, eta eman diezaiegun hitzaren lema euskaraz bizi diren euskaldunei, eta egin diezaiegun kasu pixka bat sortzaileei eurek sortzen dutelako hizkuntza eta ez filologoek, ez funtzionarioek eta ez gramatikariek ere”.

jon alonso 2015

Camembert helburu (Susa,) saiakera nobelatuan ezagutu genuen Enekoitz Ramirez Lanbas, Zintzoen saldoan nobelan topatu genuen berriro. Jon Alonsok Txalaparta argitaletxearen eskutik plazaratu berri duen Hiri hondakin solidoak nobelan topatu dezakegu berriro:

Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bartzelonan, edukiontzi batean biluzik agertu denunibertsitate irakasle eta euskaltzainarenm heriotza. Hala, bada, ertzainak, prostitutak, unibertsitate irakasleak, mossoak, kazetariak, euskaltzainak eta mota guztietako hondakinak agertuko zaizkigu Lanbasen abentura berri honetan.

Karrikiri jon alonso

Iruñeko Karrikiri elkartean aurkeztu zuten liburua egileak eta Mikel Soto editoreak. Aurkezpenaren uberari jarraitu diogu albiste honetan:

- Elkarrizketa Gure Liburuak aldizkarian.

Jon Alonso: “Literatura beltza denen ahotan dagoen garai honetan, gero eta gehiago gogoratzen naiz Vázquez Montalbán zenak 1987 edo 1988an eman zuen elkarrizketa batean esaten zuenaz: hari interesatzen zitzaiona hauxe zela, generoaren erreferenteak hartzen zituen literatura bat, gero erreferente horiek bere eginez, edo haiekin jokatuz, edo itzulipurdikatuz beharrezkoa izatera, generotik haratago dagoen beste zerbait sortzeko. Ni horretan Big Manoloren jarraitzaile peto-petoa naiz”.

-Elkarrizketa Arratsean saioan.

“Istorioarekin batera beste gauza batzuk eta beste gogoeta batzuk ere pasatzen dira, ez erabat gainera nireak, nireak dira hor islatzen diren inkietuteak, baina pertsonaia batzuk ematen dituzten iritziak ez dira erabat edo guztiz nireak, baina hor daude”.

-Aurkezpenaren kronika Diario de Navarran.

“Nire liburuek irakurle kopuru mugatu bat daukate, eta zuzen eta justua da horrela izatea, ni eta nire lanak ez direlako denen gustukoak, eta ez direlako zertan izan. Baina galdetu beharko li-tzaioke euskaldunari, diglosiak diglosia, nolatan den posible ehundaka idazleen artean bakar bat ere gustukoa ez izatea, edo dozenaka kantari, poeta eta an-tzezleen artean bakar bat ere gustukoa ez izatea”. Bide beretik, euskal kulturaren kontsumoaren inguruan “txipa aldatzeko garaia” badela ere aldarrikatu zuen Alonsok. “Bestela hemendik urte gutxitara hemen, alegia Iruñean, Gasteizen edo Bilbon, ez du inork euskaraz egingo”.

-Aurkezpenaren kronika Berrian: “Alegatu bat eleberri eginda”.

Euskal kultur sistemaren eta, bereziki, euskararen gehiegizko arautze eta formalismoaren aurkako kritika plazaratu zuen, eta, trukean, proposamen bat egin: «Arriskatzeko garaia iritsi da». «Sortzaileak biziki mespretxatzen dituen gizarte batean bizi gara», hasi zen idazle iruindarra. «Mespretxu sakona» da hori, «salbu eta Madrilek kalitate labela ematen badizu. Orduan bai, hori lortzen duen sortzailea beste kategoria batera pasatuko da».

hiri hondakin solidoak azala

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.