SAUTRELA 313 urtarrilaren 1ean

Urte berriari ongi etorria emateko Sautrela ohi bezala larunbat eguerdiz izango da gure etxeetan. Urtarrilaren 1eko saioa edozeinek bere inguruan topa dezakeen egoera batekin hasiko dute: gaixotasuna. Elkarrizketarako tartea Alberto Barandiaranekin beteko dute.

Erreportajean gaixotasunei begira jarriko dira Sautrelan, ”Nork ez du izan gaixorik egon den norbait inguruan? Edo, nor ez da inoiz gaixorik egon? Eria ate joka etorri eta idazten jarri direnak ere badira. Bat baino gehiago dira, gainera, gure inguruan daudenak. Inoiz gaixotasunen bat pairatu eta euren esperientzia kontatu dutenak. Batzuk idazle iaioak dira; bestak aldiz, idazle bezala bataiatu berriak dira. Gaixotasunari aurre egiteko idatzi beharraz ariko gara besteak beste, idazle hauekin”.

Asteroko elkarrizketarako tartea Alberto Barandiaranekin beteko dute. Altsasuarrak Iruña Veleiari buruzko liburua argitaratu zuen duela gutxi. Veleia afera izeneko lanean, hautsak arrotu zituen gaia hartu du hizpide. Egiazkoak ala gezurrezkoak dira aurkitu zituzten ostrakak? Barandiaranek bere iritzia du eta han eta hemen ibili da iritzi berrien bila.

Ohiko irakuketa hautatua Eider Rodriguezen eskutik helduko zaigu. Oreretako idazleak Joseba Sarrionandiaren testu bat hautatu eta irakurri du aste honetako saiorako.

Hau guztia, beti bezala, larunbat eguerdiko 15.15etatik aurrera, ETB1en.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>