Katakrakeko irakurle-taldeak

12049251_1076582842352225_8155922745189602760_n

Aurten ere irakurle-taldeak izango dituzte Iruñeko Katakrak liburu-dendan. Ohiko irakurle-taldean nazioarteko liburuak irakurriko dituzte, euskarara itzuliak. La Casa Roja taldean, aldiz, nazioarteko poesia irakurriko dute, gaztelaniaz. Komikiak (eta euskara) for dummies taldean, iazko ekimenari jarraikiz, euskarazko komikiak irakurriko dituzte hizkuntza ikasten ari direnek, hartara irakurketa eta mintzamena ere lantze aldera. Azkenik, ekonomia kritikoari buruzko irakurle-taldean zorrari buruz jardungo dute. Liburu guztien berri izateko eta bestelako xehetasunetarako jo ezazue Katakrak-en webgunera.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.