‘Poesia orduak’ antolatu ditu EIEk Donostian

Irailaren 6an eta 7an izango dira emanaldiak

‘Poesia orduak’ errezitaldi sorta antolatu du Euskal Idazleen Elkarteak bosgarren aldiz Viktoria Eugenia Clubean, Donostiako Udalarekin elkarlanean. Aurten Bitsa eskuetan errezitaldiarekin eta Hura ez da lekua ikuskizunarekin osatu dute poesia-eskaintza.





‘Poesia orduak’ ekimenaren barruan askotariko formatuetan plazaratu izan da poesia, izan euskal poeten talde-errezitaldiekin ala poesiari loturiko ikuskizunekin tarteka. Iazko edizioan kasu Haragizkoa ikuskizunaren eskutik taularatu ziren Omar Nabarroren testuak eta Sidecar arima izenekoarenetik Harkaitz Canorenak, musikaren laguntzarekin bi kasuetan.
Aurtengoan musikaz gain antzerkiarekin ere jaso ahal izango ditugu poemak, honako egitarauarekin:
Irailaren 6an HURA EZ DA LEKUA ikuskizuna:
Azken Korrika Kulturalaren barruan estreinatu zuen Metrokoadroka kolektiboak lan hau. Poesia, antzerkia, musika eta pintura elkartu dira oholtza gainean, zoriontasunaren inguruko gogoeta umorez, sakontasunez eta kabaret poetikoaren kutsuaz zipriztindurik emateko.
Saltzailea den pertsonaia bat atez ate dabil maletan daraman ‘zera’ misteriotsu bat saldu nahian. Apurka-apurka bere egunerokotasunean zoriontasunaren zentzuaren bila dabilela ikusiko dugu, nolabaiteko ‘zirku intimoa’ topatuz bere ekintzetan. Pintura, musika eta poesiaren laguntzaz murgilduko gara bere barne bidaian, umorez, erritmo biziz eta poetikotasunez.



Irailaren 7an BITSA ESKUETAN errezitaldia:
Miren Agur Meabek 2010ean argitaratu zuen Susa argitaletxearekin Bitsa eskuetan poesia liburua. Testu haiek hartuta errezitaldi ugari eskaini du han-hemen, beti ere Ibone Ibazeta saxojolearen laguntzaz.

Bi emanaldiak 20:00etan izango dira, sarrerak aldez aurretik jaso behar dira Viktoria Eugenia Klubean bertan. Informazio gehiagorako: eie@idazleak.org eta 943276999 telefonoan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>