‘Ezpainak arrainak bezala’ nobela, obsesio baten kontakizuna

Karlos Gorrindok hogei urteko isilunea hautsi du lan honekin

Karlos Gorrindok bi nobela plazaratu zituen 90eko hamarkadan: Ni naizen hori (Txalaparta, 1992) eta Amaren begietan (autoekoizpena, 1995). Epe honetan, Gernikako idazle honek haur eta gazte literaturan hainbat liburu plazaratu ditu, baina helduentzako literaturari dagokionez, hogei urteko isilunea hautsi du. Ereinek plazaratu berri duen nobela, Ezpainak arrainak bezala, bakarrizketa estiloan idatzia dago. Ahozkotasunetik hurbil ibili dela adierazi du Karlos Gorrindok. “Hausnarrean zabiltzanean, hizkuntzarekiko sortzen diren loturak lotura laburrak izaten dira eta bide hori jorratu nahi izan dut”.

Gorrindo

Inazio Mujika Iraola Ereineko editorearen ustez, “gauza guztien gainetik, nobela hau obsesio baten kontakizuna da”. Gorka (protagonista nagusia) erabat obsesionatuta bizi da Marta bere andrearekin, eta harekiko harremanarekin. Martak harremana hautsi nahi du, eta Gorkak kosta ahala kosta salbatu nahi du. Karlos Gorrindok aditzera eman duenez, bakarrizketa moduan idatzi du nobela hau.


“Hasi eta buka bizkor garamatza kontakizunak”

Neurotiko agertzen da protagonista. Errealitatea eta bere barne munduko mugak ez ditu argi. Ezusteko asko bizi izatea tokatzen zaizkio gainera Gorkari, nobela honetako protagonistari. Ereineko editorearen esanetan, “hasi eta buka bizkor garamatza kontakizunak”. Edukiari dagokionez, desamodiora emandako urrats bat kontatzen da nobelan. Autorearen hitzetan jasota datoz mamiaren nondik norakoak.


Ahozkotasunetik hurbil

Idazketari dagokionez, ahozkotasunetik hurbil ibili dela adierazi du Karlos Gorrindok. “Hausnarrean zabiltzanean, hizkuntzarekiko sortzen diren loturak lotura laburrak izaten dira eta bide hori jorratu nahi izan dut”.

Irakurle modura, hiru lau lerroko esaldiak ez zaizkio erakargarri egiten beti eta, idazle gisa, esaldi argiak laburrak eta ulergarriak egiten saiatu dela dio.


“Momenturik samurrena islatzen du izenburuak”

Bikotearekin duen harremana ez dago une gozoan, eta etxekoen eta lagunen babesa bilatuko du protagonistak, Gorkak. Horretaz gain, ezusteko asko bizi izatea tokatzen zaizkio nobelan barrena.

Karlos Gorrindok adierazi duenez, nobelaren izenburuak momenturik samurrena islatzen du.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.