Abian dira Parrapean komiki egunak

Komikiaren bueltako hainbat ekintza antolatu dituzte Begoñako auzoan

Urriaren 24tik hasita urriaren 31ra arte, Parrapean Komiki Egunak antolatu dituzte Bilboko Begoña auzoan. Askotariko ekintzak antolatu dituzte, hala nola hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, liburu-aurkezpenak… Ekitaldiak gaztelaniak eta euskaraz egingo dira, Santutxuko eta Begoñako udaltegietan. Era berean, hiru erakusketa jarri dituzte martxan, hirurak ere hilaren 31ra arte egongo dira zabalik, Begoñako eta Santutxuko udaltegietan.

parrapean

Pasa den larunbatean hasita, astebete iraungo dute Parrapean komiki egunek. Hainbat eragilek laguntzen dute ekimean hau, besteak beste, Bilboko Udalak, Xabiroi aldizkariak eta Berton agerkariak. Jardunaldien erdibidea igarota, komikizaleak badu oraindik zertaz gozatua, Bilboko Begoña auzoan.

Ekitaldiez gain, hiru erakusketa jarri dituzte martxan eta urriaren 31ra arte egongo dira zabalik. Batetik, “Harriet, komikiaren adorea” izeneko erakusketa Begoñako udaltegiko liburutegian ikus daiteke. Bestalde, “Marika Vila, emakume ahotsa. Estereotipoak apurtzen” izeneko erakusketa Begoñako udaltegiko erakusketa-aretoan ikus daiteke. Azkenik, “Amparo Acarregui: Haize berritzailea” erakusketa Santutxuko udaltegian dago ikusgai.

Jarraian doakizue egitaraua, xehe-xehe. Informazio gehiago, hemen.

28 ASTEAZKENA

19:30 Mahaingurua:“Mujeres y comics: leerlos, crearlos, analizarlos”
MARIKA, MAMEN MOREAU, ISABEL FRANC.(gaztelaniaz) Moderatzailea: Josune Muñoz.

BEGOÑAKO UDALTEGIKO LIBURUTEGIA

 

29 OSTEGUNA

19:30 Komiki aurkezpena:“Gabriel Aresti: BioGrafikoa”ADUR LARREA.(euskera).
SANTUTXUKO UDALTEGIA

 

30 OSTIRALA

18:00-20:00 Tailerrak:“Komikiak sortzen” AXPI.
Izena ematea: Begoña Udaltegiko liburutegia(Circo Amateur Club Depotivo,2) / 94 473 47 54. Urriaren 28a baino lehen.BEGOÑAKO UDALTEGIKO LIBURUTEGIA
19:30 Liburuaren berrargitalpenaren aurkezpena:“Justin Hiriart” GREGORIO MURO (Harriet), FRANCISCO FRUCTUOSO.Aurkezlea: Ion Iñaki Artetxe.
SANTUTXUKO UDALTEGIA

 

31 LARUNBATA

11:30-13:00 Tailerrak:“Komikiak sortzen” AXPI.
BEGOÑAKO UDALTEGIKO LIBURUTEGIA
12:00 Sarien banaketa:
Parrapean Komiki II. Lehiaketa · II Concurso Comics Parrapean.BEGOÑAKO UDALTEGIA
12:15 Sarien banaketa:
Premio “Josep Camino” Saria: Gregorio Muro (Harriet).
BEGOÑAKO UDALTEGIA
12:30 Gregorio Muroren (Harriet) film laburren proiekzioa:

  • Zeinek gehiago iraun (euskaraz)
  • Tempo inverso (gaztelaniaz, euskarazko azpitituluak)
  • Tras los visillos (gaztelaniaz)
  • Perros de presa (gaztelaniaz)

BEGOÑAKO UDALTEGIA

19:30 Trapuak Kakoan:

  • Adur
  • Mikel Mardones
  • Asisko Urmeneta

Aurkezlea: Lutxo Egia. (euskaraz)

SANTUTXUKO UDALTEGIA

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.