Rafeef Ziadah, bizitza irakasten duen poeta

Disko berria aterako du laster poeta palestinarrak

“Bizitza irakasten dugu, jauna” piezari esker ezagutu genuen askok Rafeef Ziadah poeta eta performance-artista palestinarra. Poeta berezia, spoken word delako estiloa baliatzen baitu, batez ere. Youtuben eskegi zuten bere emanaldi baten bideoa, eta ikaragarri zabaldu zen. Euskaraz baditugu bere piezetako batzuk, Argia aldizkarikoek eta Elearazi itzulpen-blogekoek ekarriak. Disko berria argitaratzeko lanetan dabil orain Ziadah, hain zuzen, auzo-laguntza kanpaina bat jarri du abian, eta astebete falta zaio behar duen dirua lortzeko. Londresen bizi da Ziadah, eta ingelesez sortzen du poesia.

default-hero-imageTeachlife2-680x383

Orain bi urte pasa eman zen ezagutzera Rafeef Ziadah poeta eta performance-artista palestinarra, Youtuben azkar-azkar zabaldu ziren pare bat bideori esker, hain zuzen, hemen estekatutako “Amorru-tonuak” eta “Bizitza irakasten dugu, jauna” lanei esker. Ziadah-ren lanei tiraka, “Hadeel” izeneko obra ere deskubritu dugu, Elearazikoek ekarri baitzuten euskarara, azpidatzita. Izenburu bera du Ziadah-ren lehenengo diskoak, eta orain, dirua biltzen ari da bere hurrengo diskoa kaleratzeko. Disko berri horrek “Bizitza irakasten dugu, jauna” izango du izenburu. Kazetari baten galderak piztu zuen poema horren metxa, 2011n. Orduz geroztik, Ziadah lanean aritu da, poema berriak sortzen, eta orain grabatu egin ditu. 12 dira, orotara. Auzo-laguntza kanpainan laguntzeko aukera eta informazio gehiago, hemen.

Ziadah palestinar errefuxiatua da. Kanadan hazi zen, eta gaur egun Londresen bizi da. Jarraian dauzkazue euskarara ekarritako bere hiru aleak. Gozatu, biloak laztu arte.

AMORRU-TONUAK

HADEEL

BIZITZA IRAKASTEN DUGU, JAUNA

This entry was posted in Albisteak, Amuak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.