Literatura da itsasoa

Irailarekin batera, martxan da Hitzen Uberan…


Ikasturte berriaren batera martxan da Hitzen Uberan ere. 2010eko azaroan abiatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak proiektua eta pasa den uztaila bitarteko hilabeteetan nabigatzen jardun da, gogotsu eta tarteka ekaitza teknikoei aurre eginez.
Orain arteko bidaia ezin da ulertu Hitzen Uberanen parte hartu duzuen guztion laguntza gabe, zorionez bertako tripulazioa ezin da numero herren batean gorde. Hitzen Uberaneko lemazainok esker ona adierazi nahi dizuegu Kofradian (pazientzia handiz) parte hartzen, sormen lanak bidaltzen, poemak musikatzen, ekintza eta argitalpenen berri ematen proiektua egin egin duzuen guztioi.
Modu apalean bada ere, egunez egun aldatzen diren azalekin irudi eta testuen bitartez jende askok elkarren berri izateko aukera izan du, parte hartzea itzela izan zen irudigile eta idazleen aldetik iaz, eta izaten ari da aurten ere. Bildutako elkarlan guztiek sekulako altxorra osatu dute apurka-apurka.
Webgunea berritu dugu udarekin batera, artxibategia irratsaio berriekin bete, Kofradia konpondu. Hasieran ez bezala artikulu orok du orain erantzunak zuzenean emateko aukera, Kofradiaren barruan gorde dugu Eztabaidagunea, gaiak konpartitzeko plazera gura dugunontzat.
Gaur hasten den bidaian gogoan ditugu idazleak, argitaletxeak, herriz-herri literaturaren inguruan ekintzak antolatzen dabiltzan literaturzaleak, irakurleak. Ohiko moduan haien berri ematea eta posible den neurrian proiektuen oihartzuna zabaltzen laguntzea du xede Uberanek, hori bera da proiektuaren ufadarik garrantzitsuena. Horregatik, gogo onez jasoko dugu zuen asmoen, ekintzen, nobedadeen berri hitzenuberan@gmail.com emailean eta sare sozialetan.
Literatura da itsasoa, has gaitezen nabigatzen!

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>