Erlea aldizkariaren 9. zenbakia

Erlea

Erlea aldizkariko bederatzigarren zenbakiaren gai nagusiak frontoiak eta astronautak dira. Eta tartean sortu diren beste gaiak, ondo josten saiatu direnak. Bernardo Atxaga Erlea aldizkariko zuzendariaren esanetan, “aldizkari bat ez da zaku bat, aldizkari batek muin bat eduki behar du, barruan halako mezu poetiko jakin bat eduki behar du”. Zenbaki honetan badago muin poetiko hori, eta frontoiek eta astronautek ematen diote, besteren artean, edukia.

Honen ondoren 10. zenbakia etorriko da, azkena, eta Antzerkia izango du gaietako bat. Eta horren ondoren, Bernardo Atxagak eta Euskaltzaindiak proiektu berri bat abiaraziko dute: “Urrezko Erlea izeneko sari batzuk antolatuko ditugu”.

This entry was posted in Erakusleihoa. Bookmark the permalink.

Comments are closed.