barikuko erretratuak

 

ez da era hortan aldatzen, baina

Sei lagun argazkian, bost gizon eta emakume bat; eskuan makarroi-pakete bana dute. Lerroburuak dio gaur eta bihar seiehun bat tona elikagai bildu nahi dituztela, gorriak eta beltzak ikusten ari direnentzat. Elikagai-banku bateko kideak dira.

Eta egun berean, azaroko azken asteburuari begira, ‘black friday’ delakoa ezarri digute. Kontsumismoaren paradigma: erosi, erosi, erosi…

Eta gaur, hamaikagarrenez, Europako hegazkinak Siriako zeruetan, eta haien bonbak, Siriako lurretan. Horretan diharduen hegazkin bakar bakoitzak hogeita lau milioi eurotik gora balio omen du; gure herriko udal-aurrekontuak hamar urtean gastatuko ez duena.

‘Kontatu didate Nueva York-en, Broadway eta hogeita sei karrikaren kantoian, negu gorrian, gizon batek gabero jendeari otoi eskatzen aterbea bilatzen duela, bilutsik daudenentzat…’.

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.