Ibai Maritxalar eta Oliveira

Irudi batek idazteko bulkada piztu dezake, Uberaneko azaletan ikusi ahal izan dugu hori sarri. Berdin testu batek irudia egitekoa, liburuak ilustratzen dabiltzanek ondo dakitenez. Kasu honetan eleberri bat irakurtzeak piztu zuen pinturarako grina:
Ibai Maritxalar pintore eta eszenografoaren lan bat ekarri dizuegu Aingura Hegodunak atalera. Lander Garroren Kontrarioa nobelak inspiraturik sortu zuen ‘Oliveira’ izeneko koadroa Maritxalarrek. Lantalan blogaren ekimenez hari buruzko azalpena idatzi zuen eta bertan jaso dugu testua ere.


‘Oliveira Lander Garro idazlearen “Kontrarioa” liburuko pertsonaia nagusia da. Lander nire lagun mina denez eta honek ezer eskatu gabe, azalerako pintura bat egitea pentsatu nuen (azkenean atera ez zena). Idazte prozesua hurbiletik jarraitu nuenez eta sortzen ari zen istorioak harrapaturik, irudiak autonomia propioa hartu zuen kasik. Oliveira nahasmenetik sortutako pintura da. Garai hartan Edgar Degas margolariaren lanean oinarritutako seriea ari nintzen egiten eta bereziki Albert Melida erretratua izan nuen inspirazio iturri. Koadroko pertsonaia nagusia beraz, Melidaren anaia txikia dela esan daiteke, nire Oliveira partikularra. Bestalde, aurretik egindako La Pieta serieko margo baten gainean hasi nintzen lanean eta koloreak, ikatzez eginiko marrazkia edo konposaketa nahasketa horren emaitza bezala ikusten dut nik.’

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

One Response to Ibai Maritxalar eta Oliveira

  1. Ederra benetan, Ibai. Pozten nau zure berriak halakoak izateak. Eutsi gogor!

  2. Ederra benetan, Ibai. Pozten nau zure berriak halakoak izateak. Eutsi gogor!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>