2015eko elkarrizketei errepasoa

AURTEN ERE HAINBAT IDAZLE ETA ITZULTZAILEREKIN MINTZATU GARA

Astean behin berritzen dugu Gatzetan gordeak atala, elkarrizketa edo erreportaje batekin. Hamaika autorerekin mintzatu gara aurten; horren lekuko, hemen bildu dugun zerrenda. Elkarrizketaren bat oharkabean joan bazitzaizun, berriz irakurtzeko gogoz bazaude… Nahi izatera, egunotan digestioa egiteko aukera zabala. On egin!

Captura de pantalla 2015-12-24 a la(s) 13.03.52

Urtarrila

Antonio Casado da Rocha: Euskaldun berri zaharragoa naiz. Ez dut tratu berezirik eskatu behar. Hauxe da nire hizkuntza, hauxe da nire herria eta hauxe da nire poesia. Ez da euskaldun berri baten poesia. Onerako edo txarrerako, poesia da eta kito.

Bernardo Atxaga: Idazteko garaian, harritzeko dohain horri eutsi egin behar zaio

Irati Goikoetxea: Garrantzia eman nahi izan diot batez ere pentsamenduei eta dauden pertsonaien arteko elkarrizketei. Ez denbora eta leku arteko egoerei, ezpada gertuko harreman eta hizketaldiei.

Otsaila

Eric Dicharry: Poemak lehergailuak dira. Hitzek bizitzak alda ditzakete eta. Gutienez bizi-bideak desbideratzeko poderea dute

Jabier Muguruza: Errealitateari uko egin gabe, gogoeta sakontasuna eta umorea behar dugu. Uztarketa hori beharrezkoa da eta ondo funtzionatzen duela uste dut

Patxo Telleria: Gutxienez, frogatu dugu egin daitekeela eta jendeak gustuz eta plazerez entzuten duela antzezlan bat bertsoz

Martxoa

Juanma Sarasola: Moskun, eta oro har Irunen gertatuak edo egindakoak paralelismo asko izan zituen Euskal Herriko beste hainbat herri eta hiritan

Yolanda Arrieta: Bere sasoirako aurreratu samarra izango zen Bizenta Mogel. Eta hori islatu nahi nuen nobelan

Alaine Agirre: Nire helburua neure buruarentzat idaztea izan da, baina argitaratzeko pausoa ematean, irakurleei zer edo zer eragin nahi izan diet.

Jose Luis Otamendi: Beti dago marra gorriaren beldurra, poesiaren mugatik ari naiz pasatzen? Diskurtso politikora pasatzen ari naiz? Nik uste dut hor apustu estetikoak salbatzen duela egoera

Iñaki Irasizabal: Langileen mugimendua idealizatuta agertu da kultur lanetan. Joera hori dago. Langileen anaitasuna, sindikatuen elkartasuna… Gertatuko da, baina ez beti

Apirila

Josune Muñoz: Afrikako literatura denez, beti dugu exotismo-geruza bat jartzeko arriskua eta tentazioa.

Mikel Peruarena: Suerte handia daukagu Eskualduna bezalako periodiko bat edukitzeaz garai hartan, eta ez dugu batere ezagutzen

Julen Belamuno: Niri pertsonaien barne mundua interesatzen zait gehien, zer pentsatzen duten, zer sentitzen duten…

Ana Jaka: Mendekotasunaz hitz egiten baduzu burujabetzaz ere hitz egin behar duzu. Lehenengo burujabetza bizirautearena da, eta hor alderdi ekonomikoak badu pisurik. Horregatik hitz egin nahi nuen diruaz.

Maiatza

Joan Mari Irigoien: Minaren esperientzia positiboa ere izan daiteke, mina muga batzuen barruan mugitzen den bitartean

Gaizka Zabarte: Mendekuak paper garrantzitsua dauka nobela honetan. Gizateriaren historian present egon den osagaia da. Gaur egunera arte

Patxi Zubizarreta: Narrazioak eta gogoetak, giza kondizioari buruzko hari narratibo moduko bat proposatu nahi izan dut: funtsean, milaka urteren poderioz, pertsonak ez gara gehiegi aldatu eta emozionatzeko beharra dugu, emozionatzen jarraitzen dugu.

Ekaina

Aritz Galarraga: Poesia oso narratiboa da Ferraterrena, batez ere hasierakoa: ipuintxoak dirudite bere poemetako askok

Iñigo Roque: Poesia itzultzean, ez dago eroso aritzerik, ia erdiminez aritzen baitzara. Formak berebiziko garrantzia du, musikak ere bai

Harkaitz Cano: Esango nuke Anne Sextonen poema askotan antizipatu egin zela oraindik pilpilean dauden hainbat kezkaren gainean idaztera

Carlos G. de Marcos: Nire zeregina da 2. eskuko liburuen beste erosleei oharkabean pasatako altxorrak erreskatatzea

Eider Eibar: Euskal Herrian, beste toki askotan bezala, liburuen eta ondorioz gure bizitzaren parte izateari uzten diote marrazkiek era ofizial batean

Koldo Izagirre: Idazten hasi eta oharkabean pertsonaia nagusitu zitzaidan, jakin-mina sortu zidan, nolakoa zen gaztetan, nola iritsi den orain dena izatera…

Uztaila

Amaia Iturbide: Gauza erraz, bat-bateko eta azkarrak ez zaizkit gustatzen eta badirudi gaurko sormen arlo batzuetan irizpide horiek nagusitzen ari direla

Maider Agirre Gurrutxaga: Nik edozein gonbidatuko nuke linbora, paseatzera. Batez ere, libre eta nire erara argitaratu dudalako liburua. Nireak izan direlako erabakiak. Nire estilokoa delako liburua; errekonozitzen dudalako eta identifikatua sentitzen naizelako berekin. Pentsa ze tristea, liburu bat idatzi eta apaletan erdi ezkutuan geratzea; eskuan hartu eta ukitzen duzuna edo ikusten duzuna ez gustatzea; emaitzak ez betetzea. Nire kasuan, saltzeko ahalegin eta esfortzu handiagoa egin beharko dudala badakit, baina behintzat liburuak betetzen nau, gustuko dut, nirea da hasieratik bukaerara.

Aritz Gorrotxategi: Halako dinamika batean egon gara eta beharbada zubi batzuk ere hautsi ziren, edo hautsi ditugu. Eta zubiak berreskuratzeko ona da garai hartako pasarteen irakurketa zabalagoa eta kritikoa egitea

Iraila

Manu Lopez Gaseni: tzulpengintzan gero eta ohikoagoak dira zuzentzaileak, eta nik pribilejiozko zuzentzaile bat izan dut: Patxi Zubizarreta

Gerardo Markuleta: Gutxi idazten dut, are gutxiago argitaratzen, baina beti daukat poemaren bat hasita. Idatzi beharra daukat, eta idatzitakoa norbaiti erakutsi beharra, baina, barruko har hori baretzeko, aski dut adiskide pare bati erakustearekin.

Karmele Jaio: Barnean senti dezakezun ahuldadearen irudia izan daiteke putzua. Edo tristeziarena. Bere kontestuan, irudi bakoitzak esanahi ezberdina izango du

Urria

 Juanra Madariaga: Mendizaleak amets inutilen jabeak direla planteatzen dut, eta liburu bat tontorrera eramatea amets inutil horietariko bat da, baina era berean oso ederra eta intentsua

Oskar Arana: New York, ia- ia pertsonaia bat da Austerren kontakizunetan. Liburu honetan ere bai

Nagore Tolosa: [Bachmanni buruz] Lehenengo liburuarekin izar bat zen. Bigarrenak ere arrakasta izan zuen eta hirugarrenean dagoeneko literatura egiten zen berari buruz: Malina irakurtzen da, eta irakurtzen zuten, bere bizitza pertsonala ondoan jarrita, parez pare.

Luis Garde: Hainbertze iruindar bezala, urte anitz pasa ondoren hasi nintzen jabetzen San Kristobal Gotorlekua benetan zer izan zen, eta gure mendi hartan zer gertatua zen

Azaroa

Goizalde Landabaso: Nik gero eta galdera gehiago pilatzen ditut. Eta maiz, erantzun lez sortzen zaizkidanak galdera gehiago dira

Tere Irastortza: Poesiak aukera ematen dit egoteko, ez hainbeste proiektatzeko, zeren eta beste genero batzuetan, saiakeran edo nobelan, aldez aurretik asko proiektatu behar duzu testua, bizitzan bertan sarri egiten dugun bezala.

Andoni Urzelai: Esango nuke liburuaren oinarrian kezka existentzial unibertsalak daudela: bakardade eta heriotzari izua, bizitza konprenitu nahia…

Alaina Agirre: X hil da liburuan obsesioa dago oinarrian, ikara batetik jaiotako erreka da obsesioa, baina maitasunean itsasoratzen dena

Abendua

Txerra Rodriguez: Odol berria etortzen ari zaio euskalgintzari feminismotik (eta beharra bagenuen)

Jasone Osoro: Banekien zer nahi nuen kontatu baina konturatu nintzen modu tradizionalari tira eginez ez zuela funtzionatzen. Emozioetatik abiatu nahi nuen, eta ez gertaeretatik

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.