Zigarrokina ahora

Gogoan dut osabak behin batean Errenteriako Papelera enpresan ari zen garaian, joan den mendearen erdialdera edo, Alemaniara bisitan joan eta han ikusitakoa aipatu zidala:
- Han, kaleak txukun-txukun zeuden zigarrokinik ere ez zen lurrean ikusten. Lotsa ematen zuen ezer lurrera botatzeak.
Hainbat urte pasa dira, eta goizetan, toporako bidean noala, tabernen ondotik igarotzean, garbitzailea pasa gabea nonbait, bazter guztiak zigarrokinez josita ikusten ditut. Gozoa egongo da kale-garbitzailea!, etorri izan zait burura.
Aurrekoan, berriz, alderantzizko bidea egiten ari nintzela, hau da, etxera nindoala, gizonezko bat ikusi nuen. Jende andanak harrapatuta ere, makurtu egin zen; dardarka lurrean zegoen zigarrokin bat hartu eta patrikan gorde zuen. Hara!, pentsatu nuen, osabak esandakoa iritsia da hona, Merkelen gomendioek arrakasta izan duten seinale.

This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.