barikuko erretratuak

 

Altzairua, hauskor

Altzairu-fabrika ikusi dut argazkian. Pabiloi handi bat, luzea eta garaia. Keak eta aireak garraiatzeko hoditeria. Txatarra biltzeko plaza. Ekoitzitako bobina laminatu erraldoiak zerupean uzteko eremu zabala. Eta altzairutegiko balkoi batean, langile bat kanpora begira: inurria Iratiko basoan.

Bizkaiko Labe Garaien ordezkoa den ACB Arcelor Mittalek Sestaoko lantegia itxi nahi du. Langileak, etxera. Ez da lehen aldia. Bizkaiko Labe Garai mitikoak hogeigarren mendearen hasieran eraiki zituzten. Laurogei urtean lanean jardun ostean, itxi egin zituzten, ez zirelako konpetitiboak. Haien ordez etorri zen orain itxi nahi dena, inauguratu zenean, modernoena.

Hogei urteren buruan, ACB -AcerĂ­a Compacta de Bizkaia- hori jada ez da konpetitiboa. Mamua iratzartu da berriro. Txina da orain konpetitiboa, Sestaoko altzairua baino merkeagoa ekoizten du hark: hirutik bat merkeago. Sistemak, erakunde abstraktu omen den horrek, asmatu du enpresen arteko lehia. Sistema harrapaezin horrek bultzatu du globalizazioa, konkurrentzia indartzeko.

Baina, gure auzokoak, hezur-haragizko horrek, galduko du lanpostua.

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.