Hatsaren poesia biduman parte hartzeko aukera zabalik

Hatsa elkarteak 16. poesia bilduman parte hartzeko deialdia zabaldu du. Nahi duen orok har dezake parte argitalpenean, poesiak emailez bidalita. Horrez gain, Hatsako hainbat kidek Beasainen errezitaldi bat eskainiko dutela zabadu dute, gai hau aitzat hartuta: Zertan dira berdin ibaia eta bizitza? (Argazkia: Hatsak deialdiarekin batera zabaldutako irudia).

DurtSC00464

Urtero legez duela 18 urtetik, olerki bilduma parte hartzailea argitaratuko du Senpereko Hatsa elkarteak. Nahi duen orok bizpahiru poema bidal ditzake honako helbidera: olerkibilduma@sfr.fr. Ekimenaren berri zabatzeko BLOGA ere zabaldu dute.

Urtarrilaren 31a bitarte bidal daitezke poemak. Bestetik, ikasle gazteei bere bildumetako ateak zabaldu ohi dizkiete Hatsako kideek, gehien-gehienetan taldeka parte hartzen dutelarik. Era horretako parte hartzeak jasotzeko epea otsailaren 15a izango da.

Errezitaldia Beasainen

Bestalde, errezitaldi kolektibo bat antolatu dute Besainen otsailaren 13an, 12:00etan Igartza jauregian. Bertan Hatsako bildumetan parte hartu izan duen hainbat idazlek errezitatuko dituzte testuak, guztiak ardatz beraren inguruan idatziak: Zertan dira berdin ibaia eta bizitza?

Iñaki Bastarrika ekitaldiaren koordinatzaileak eman dizkigu argibideak: “Marina Aoiz idazle nafarrak (Tafalla, 1955) hogeita bost urteko lana jasotzen duen antologia elebiduna argitaratu du (Mirar el río-Ibaiari begira, 2015) eta Donostian eta Iruñean aurkeztu ondoren Beasaingo Igartza jauregian aurkeztuko du 2016ko otsailaren 13an. Aurkezpen horrekin batera jendaurreko irakurketa ireki bat egingo da, nahi duenak parte har dezan, beti ere gai hau kontuan hartuz: Zertan dira berdin ibaia eta bizitza? Orain arte hamar bat lagunek eman dute izena errezitaldian parte hartzeko.

Emanaldia, otsailaren 13an, larunbata, eguerdiko 12etan izango da, Gipuzkoako Beasain herriko Igartza jauregian”.

Marina Aoiz eta Iñaki Bastarrika beraekin batera, errezitaldian parte hartuko dute besteak beste Andoni Salamerok, Koldo Zubeldiak eta Gabriel Kortak. Errezitaldi honetan parte hartzeko interesa duenak email honetara jo dezake: i.bastarrika@gmail.com

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.