“Poesia uneak” antolatu du Mikelazulok hiru errezitaldirekin

“Poesia uneak” lelopean hiru errezitaldiren sorta antolatu du Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak: lehena igandean, Itu Bandak “Lekore” aldizkariko testuekin errezitaldi musikatua egingo du. Ondoren etorriko dira “Nola belztu behar zuria”, eta “Beltzuria”.

logo-mikela

Hamabost urtez Poesiaren Astea antolatu ostean, hura egiteari utzi eta poesia errezitaldi eta performanceak beste modu batera programatzeari ekin zion Mikelazulok orain bost bat urte. “Poesia uneak” du izena duela bost bat urtetik antolatu ohi duen errezitaldi sorta. Emanaldiak aste bakarrean pilatu beharrean, negu-udaberri aldera banatzen ditu emanaldiak. Beti ere, hasierako helburuekin fidel, poesiarekin zerikusia izan dezaketen lanak publiko zabalari gerturatzeko asmoz, arreta berezia jarriz ersperimentazioan eta proposamen berritzaileetan.

Oraingo honetan hiru emanaldirekin osatu dute eskaintza. Lehena igande honetan bertan (elkarrizketa honekin aurreratu genizuen albistea).

-Urtarrilaren 31an, 19:00etan.

ITU bandak “Lekore” aldizkariko testuak eramango ditu oholtzara, musikari bat lagun dutela.

lekore_aurkezpena_mikela

-Otsailaren 13an, 19:30ean.

Joxan ARTZEren poemetatik abiatuta, Nola belztu behar zuria kontzertu-errezitaldia eskainiko dute Bide Ertzean taldean eta Metrokoadroka kolektiboak. Bi urteko ibilbidearen ostean, emanaldi hau ikusteko azken aukeretako bat izan daiteke.

nola belztu

-Otsailaren 26an, 19:30ean.

Ixiar Rozasek Beltzuria liburuan oinarrituta eskaini duen emanaldi sortako 10.ena egingo du: Beltzuria 10. Irakurketa. Mikelazulok arte eszenikoetako lotuta egin ohi duen ZIZT! egitarauaren barruan ere egongo da.

beltzuria8442

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.