Amaitu da Berrirakurtzen zikloa

Sarean ikus daitezke saioetako batzuk

Urte zaharrarekin bat amaitu da Berrirakurtzen zikloa. Memory Dump kolektiboak (Jon Benito eta Beñat Sarasola) antolatu du ziklo hori, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. 2014ko martxoan ekin zioten, eta izenburuak adierazi bezala, gogoko liburuak berrirakurri eta berreskuratzea zen ekimenaren asmoa. Horretarako, hainbat pertsona gonbidatu dituzte: Maialen Lujanbio bertsolaria, Anjel Lertxundi idazlea, Itziar Okariz artista… Neighbor musika-taldeak egin zuen azkena, abenduan, Jane Teller-en Ezer ez liburua berrirakurriz. Zikloa amaitu bada ere, saioetako batzuk sarean ikus daitezke.

862027berrirakurtzen

2014ko martxoan abiatu zen Berrirakurtzen zikloa, Alberto Moyano kazetariarekin, eta 2015eko abenduan amaitu, Neighbor musika-taldearekin. Tartean, beren liburu kuttunak berrirakurri zituzten honako hauek: Maialen Lujanbio, Mari Luz Esteban, Koldo Almandoz, Maite Arroitajauregi Mursego, Itziar Okariz, Ander Izagirre, Anjel Lertxundi, Mikel Pagadizabal, Ixiar Rozas, Rafa Berrio, Lorea Agirre, Jakoba Errekondo, Oskar Alegria, Xabier Erkizia eta Idoia Zabaleta.

Saioetako batzuk sarean ikusgai daude, eta albiste honetan bildu ditugu denak.

Alberto Moyano eta Friedrich Dürrenmatt

Mari Luz Esteban eta Elisabeth Badinter

Koldo Almandoz eta Werner Herzog

Maite Arroitajauregi eta Gloria Fuertes

Itziar Okariz eta Virginia Woolf

Ander Izagirre eta Moema Viezzer

Anjel Lertxundi eta Gabriel Aresti

Mikel Pagadizabal eta Robert Louis Stevenson

Rafa Berrio eta Pio Baroja

Lorea Agirre eta Xuan Bello

Jakoba Errekondo eta Ambrose Bierce

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.