Maiatz argitaletxearen berriak

Hainbat ekimen antolatu dituzte aurtengo udaberrirako

Maiatz argitaletxeko kideek biltzarra egin zuten pasa den otsailaren 13an eta hainbat ekimen bultzatzeko erabakia hartu ere. Udaberrirako proiektuen berri eman digute, eta albiste honetan bildu ditugu: argitalpenak, Sarako Idazleen Biltzarra, aldizkariaren ale berriak… Zor guztiak ordainduta, egoera ekonomiko osasuntsuan daude, eta, gainera, 35 urte egingo dituzte aurten. Bixi-bixi jarraitzea baino ospakizun hoberik ez da.

2235_maiatz

Honako hauek prestatu dituzte Maiatz argitaletxekoek, heltzear den udaberrirako:

Gure Solasaldiak

Maiatzaren 11 eta 12an egingo dituzte jardunaldiok, ohiko egiturarekin: aurkezpenak, mahai inguruak, ikusgarriak…

Maiatz 62

Aldizkaria argitaratuko dute maiatzea. Testuak garaiz bidali behar dira, martxorako.

Sarako Idazleen Biltzarra

Martxoaren 28an egingo dute, dena arramoldatuta. Aurten Itxaro Borda omenduko da erakusketa eta hitzaldi batzuen bidez. Eta baita Michel Iturria marrazkilaria ere.

Lau liburu berri

-14eko gerla, 14 lekuko (Xipri Arbelbide) gerlari ohi eta beren emazteekin egin elkarrizketak

-Errudun (Eric Dicharry), poesia

-Hutsartea (Aritz Mutiozabal),  poesia

-Egunsentia (Amaiur B.Blasco),  poesia

Hatsaren Poesia  

Hatsaren Poesia eguna egingo dute apirilaren 3an, Senpereko larrean.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.