Jose Luis Otamendiren “Kapital publikoa”, martxoko plazak

Jose Luis Otamendik 2014ko udazkenean plazaratu zuen Kapital publikoa poesia liburua Susa Argitaletxearen eskutik. Ordutik plaza ugari ezagutu ditu liburuak, izan irakurle taldeetan zein egileak berak eskainitako errezitaldietan. Aste honetan Durango eta Basauriko irakurle taldeetara gonbidatu dute egilea. Martxoaren 17an berriz, errezitaldia eskainiko du Oiartzunen. (Argazkia: Berria.)

otamendi

Hauek dira Kapital publikoa eta haren egile Jose Luis Otamendirekin elkartzeko hiru aukera:

-Solasaldia Durangoko liburutegian, martxoaren 2an 19:30ean. Bertako irakurle taldeak gonbidatua.

-Solasaldia Basauriko Pozokoetxe kultur etxean, martxoaren 3an 19:00etan. Bertako irakurle taldeak gonbidatua.

-Errezitaldia Oiartzungo 100TZE sormen espazioa, martxoaren 17an 19:30ean.

Albiste honen uberan:

Jose Luis Otamendiri elkarrizketa

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.