barikuko erretratuak

 

Bost krabelin gorri

Bost krabelin gorri. Bost heriotza beltz. Bi mila bala-zorro. Ehunka lagun zauriturik. 1976. Gasteiz-Zaramaga. Martxoak 3. Berrogei urte jada.

Pedro Maria Martinez, 27 urtekoa, Forjas Alavesas lantegiko langilea. Francisco Aznar, 17 urtekoa, okindegi-langilea. Romualdo Barroso, 19 urtekoa, Agrator enpresako langilea. Jose Castillo, 32 urtekoa, Grupo Arregui taldeko enpresa bateko langilea. Bienvenido Pereda, 30 urtekoa, Grupos Diferenciales enpresako langilea.

Espainiako Trantsizioa. Espainiako indar polizialak. Sarraskia. Arias Navarro -Malagako harakina-, 68 urtekoa, Espainiako Gobernuko presidentea. Manuel Fraga Iribarne -Kaleko nagusia-, 54 urtekoa, Gobernazio-ministroa. Rodolfo Martín Villa -Trantsizioko borra-, 42 urtekoa, Lan-harremanetarako ministroa.

Berrogei urte jada. Martxoak 3. Bost heriotza beltz. Bost krabelin gorri.

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.