barikuko erretratuak

Patio eta eskortak

Angela Merkel, kantziler alemaniarra. David Cameron, lehen ministro britainiarra. François Hollande, presidente frantziarra. Hirurak ikusi ditut argazki batean, hizketa-saio lasaian, Bruselan. Errefuxiatuen krisia deitu diogun horretan, Europak atzealdeko patiora igorri nahi ditu iheslariak, haur eta gazte, gazte eta zahar, gizon eta emakume. Eta gibelaldeko patioak izen propioa du: Turkia.

Eraikuntza dotoreenetan, hotelik ederrenetan, villa arranditsuenetan, etxe-aurrerik distiratsuenen atzealdean izaten da, ba, patio bat, etxe-arte bat, traste zaharrak, lorategietako hondakinak, sukaldeetako sastarrak, zalditegietako simaurrak baztertu eta gordetzeko, leku egokiagoren zain.

Europa distiratsuak, pijoen auzune aberatsak, aurkitu du bere toki aproposa zarama eta gorotz humanoak aparkatzeko: Turkia. Eta prest dago ongi ordaintzeko zerbitzua, auzoko jauntxoak neskamea bete duenean bezala.

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.