Hitzen Uberan, azken hilabeteetako elkarrizketak

Abendutik Hitzen Uberanen egin dugun elkarrizketen errepasoa topatu dezakezue jarraian. Bestetik, aurretik 2015ean egindako elkarrizketen zerrenda ikusi nahi baduzue HEMEN duzue aukera.

logo Uberan

Urtarrila

Ibon Egaña, Izan gabe denaz (Utriusque Vasconiae).

30 urteotan kritikak literaturaz egin duen diskurtsoa ere aldatuz joan da, baina bi ideia etengabe errepikatu ditu: homologazio eta normalizazioaren beharra.

Adur Larrea, Gabriel Aresti BioGrafikoa (Gabriel Aresti kultur elkartea).

Gabrielek bere buruari galderak egiten zizkion etengabe, dena kuestionatzen zuela eta kontraesanetan erortzen zen batzuetan (horrek ez du esan nahi hori txarra denik), beste batzuetan tematu egiten zen bere ustez zuzen zeuden gauza batzuekin.

Karlos Gorrindo, Ezpainak arraiak bezala (Erein)

Gazte literatura helduek irakurtzen duten moduan irakur dezakete gazteek helduen literatura.

Otsaila

Gotzon Barandiaran, Gidariaren okerra (Susa)

Agian irudiari lotuegia den literatura bat egiten ari gara, noiz eta irudi gehien daukagunean. Paradoxikoa da baina iruditzen zait falta zaigula hitzari lotuagoa den literatura bat.

Agustin Arrieta Urtizberea, Irlak (Erein)

Nik benetan uste dut fikzioa saihestezina dela, eta edozein zirrikitutatik edo atzeko atetik agertuko dela berriro.

Goiatz Labandibar, Hala bazan… klixk!!! (DSS2016)

Istorioak beste era batera kontatu nahi nituen, eta argazki batzuek aukera izugarria ematen zuten horretarako. Izan ere, oso argazki zehatzak dira, istant jakin bat islatzen dutenak, eta horri erreparatuta, esperimentazio hauek egin nituen.

Martxoa

Julen Belamuno, Gaueko zaintzailea (Elkar)

Munduari edo biziari beldurra dionak ordena maite izaten du.

Anjel Lertxundi, Zu (Erein)

Gero eta zailagoa izango zaigula gure gaurko errealitatea ulertzea betiko forma literarioekin, edo betiko forma literarioak izanda ere, izenez behintzat, horiek erabat irauli gabe.

Ikus ere Irakurrieran irratsaioko elkarrizketen laburpena:

Irakurrieran I: Oskar Arana, Gerardo Markuleta, Patri Urkizu, Karmele Jaio, Antton Garikano eta Miel Elustondo, Andoni Urzelai, Goizalde Landabaso, Jasone Osoro, eta Durangoko Azokaren harira Lutxo Egia, Itsaso Gangoitia eta Jaime Valverde.

Irakurrieran II: Aintzane Galardi, Joxemari Sestorain, Beñat Sarasola, Pedro Alberdi, Paul Beitia eta Jon Gurrutxaga (ITU Banda), Anton Garikano.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.