Hitzen Uberan, azken hilabeteetako amu eta erreportajeak

Abendutik Hitzen Uberanen egin dugun amu eta erreportajeen errepasoa topatu dezakezue jarraian. Bestetik, hemen daukazue aurretik 2015ean egindako amuen zerrenda.

LOGO-1024x508

URTARRILA

Virginia Woolfen ondarea euskaraz

Woolfen bi eleberri, saiakera bat eta hiruzpalau obra laburrago dauzkagu euskaraz. Urtarrilean egin zituen 134 urte autore britainiarra hil zela, eta haren euskarazko ondareari erreparatu genion erreportaje honetan.

Federico Leon: testua hasiera besterik ez da

Federico Leon (Buenos Aires, 1975) idazle, aktore eta zuzendari argentinarra bisitan izan genuen Bilbon, urrian ospatutako BAD antzerki jaialdian. Bertan eskaini zuen Las ideas antzezlana, eta haren zenbait pelikula ere ikusi ahal izan ziren. Registros izeneko liburuan topa daitezke bere lehenengo teatro testuak.

Amua, hemen.

Robert Filliouren hiru testu

Robert Filliou-k poesia idatzi zuen, artelanak egin zituen. Baina bere testuek, bere obrek, ihes egiten zieten literatura eta arte munduko eliteen eskakizunei. Performancea eta happening-aren kontzientzia pizten ari zen 60eko hamarkadan, berak “sorkuntza iraunkorra”ren aldeko aldarria egin zuen.

Amua, hemen.

OTSAILA

Literatura, jolas

Otsailean, aldiz, Georges Perec idazle frantziarraren ondareari erreparatu genion. Haren bi eleberri eta hainbat pieza labur dauzkagu euskaraz.

Eva Guerreroren Destruccion mutua asegurada

Eva Guerrero dantzariak Destruccion mutua asegurada liburu-objektua plazaratu du. Bertan hiru dantza pieza eta bideodantza lan baten sormen prozesuetan sortutako materialak eta testuak bildu ditu, oholtza gaineko azken emaitzan ikus ahal izan direnak eta itzalean geratutakoak. Mugimendu baten pentsamendua irakurtzeko aukera ematen duen liburua.

Amua, hemen.

Goiatz Labandibarren hamaika narrazio sarean

Goiatz Labandibarrek Polonian gauzatu zuen Hala bazan… Klixk! proiektua. Bertan hainbat egileren argazkietatik abiatuta narrazioak idatzi zituen, bertan topatuko duzuen “Aurpegi baten erradiografia(k)” haien artean. Narrazio guztiak BLOG HONETAN jarri ditu irakurgai egileak.

Amua, hemen.

MARTXOA

Marguerite Duras akorduan

Martxoaren hasieran joan ziren 20 urte Marguerite Duras hil zenez geroztik. 2014an bere kontakizun-sorta bat ekarri zuten euskarara Literatura Unibertsala bilduman eta horri erreparatu genion amu batean.

Amua, hemen.

Gherasim Luca: poeta bat etxegabetzeen garaietarako

Gherasim Luca poetaren heriotzak ezin hobeto islatzen du egungo jendarte gatazka basatienetako bat: etxegabetzeena, jendarte ororen erraiak suizidatzen dituen sistema ekonomikoaren isla.

Amua, hemen.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.