Peru Abarka Album Lehiaketan, ilustratzaileen txanda da orain

Patxi Zubizarreta nagusitu da narrazioaren atalean

Patxi Zubizarreta nagusitu da Peru Abarka Album Lehiaketan, “Beroki gorria” izeneko idatziarekin. Markina-Xemeingo Herri Bibliotekatik aditzera eman digutenez, “36ko gerran Southamptonera bidali genituen haurrak dira protagonista”. Orain ilustratzaileen txanda da. Ekainaren 25era arte zabalik dago ilustrazio lanak aurkezteko epea. Saria: 1.700 euro. Diruaz gain,  ilustratzaile sarituaren lana album formatuan argitaratua izango da. Patxi Zubizarretaren idatzia eta lehiaketaren oinarriak batu ditugu albiste moduko honetan. 

13087856_1156496477736052_5512229614555144546_n

1.- Album lehiaketa bi ataletan dago banatuta. Lehendabizi narrazio onena aukeratzeko lehiaketa egin da (Patxi Zubizarreta nagusitu da atal honetan), eta ondoren, aukeratutako narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko da. Ondoko oinarri hauek arautzen dute ilustrazio lehiaketa.

2.- Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.


3.- Ilustratu beharrekoak

Ilustratu beharko den narrazio-testua https://peruabarka.wordpress.com blogean egongo da eskuragarri euskaraz, eta behin-behineko itzulpenean, gaztelaniaz.

Narrazio horretan oinarrituta, honako hauek aurkeztu beharko dira:
1.- Ilustrazio bikoitza (DIN A-3 tamainakoa, liburuaren 2 orrialderi dagokiona) guztiz amaituta eta koloretan.
2.- Portadaren zirriborroa.
3.– Story board proposamenaren zirriborroa: gutxienez 4 ilustrazio izan behar ditu.


4.- Lanak nola aurkeztu

Edozein teknika erabili ahal izango da.

Lanak formatu digitalean (jpg) aurkeztu beharko dira, 72 pixel inguruko erresoluzioan eta CD batean.

Kopia bakarra aurkeztuko da gutun-azal itxi batean. Gutun-azal horretan eta CDan ez da egilearen izena ipiniko, titulu edo ikurritza baizik. Gutun-azalaren barruan, titulu edo ikurritz berbera duen beste gutun-azal bat sartuko da. Bigarren gutun-azal horren barruan egilearen datuak adieraziko dira: izen-deiturak, telefono zenbakia, jaiotza-data eta helbide osoa. NANaren fotokopia bat ere sartu beharko da.

Lehiatzaileek gehienez ere bina lan aurkez ditzakete.

Epaimahaiak ebazpena emandakoan, lehiatzaileek hilabete bateko epea izango dute aurkeztutako lanak berreskuratzeko. Irabazle ez diren lanen jabetza egileena beraiena da.


5.- Non eta noiz aurkeztu

Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere honako helbide honetara:

Markina-Xemeingo Udala
“Peru Abarka Album Lehiaketa 2016”
Goiko Portala 3
48270 Markina-Xemein. Bizkaia

Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da 2015eko apirilaren 23tik ekainaren 25era arte.


6.- Lana burutzea

Irabazleak ilustrazio lana aurkeztutako proposamenei jarraituta amaitu beharko du. Behin betiko lana irailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko du Udalean.

Behin betiko lana jasotakoan ordainduko zaio sariaren zenbatekoa.


7.- Lanaren jabetza

Irabazlearen ilustrazioak narrazio irabazlearekin batera osatutako album formatuan emango ditu argitara IBAIZABAL argitaletxeak. Lanaren jabetza egilearena izango da, baina argitaletxeak eskubide guztiak izango ditu lehendabiziko edizio baterako. Ondorengo ediziorik balego, argitaletxeak egilearekin hitzartu beharko ditu zehaztapenak.


8.- Saria

Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratu egingo da album formatuan.


9.- Epaimahaia

Lehiaketari buruzko erabakia eta epaimahaikideen epaitza irabazleari zuzenean emango zaio jakitera. Gainontzeko parte hartzaileei eta komunikabideei ere jakinaraziko zaie.


10.- Beste arau batzuk

Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarri-arau guztiok onartzea. Antolatzaileek, lehiaketaren onerako egoki iritziz gero, behar beste aldaketa egin dezakete arauotan. Halaber, zaindu egingo dituzte aurkezten diren lanak, baina ez dute horien erantzukizunik edukiko. Lanek maila nahikoa ez dutela erabakitzen bada, saririk ez ematea erabaki liteke.

Hemen ilustratu behar den testua: Beroki gorria

Hemen oinarriak pdf formatuan: Ilustratzaileen oinarriak 2016

Aurten gainera Patxi Zubizarretak inspirazio iturri izan dituen argazki batzuk ere eskuragarri dituzue

Albiste honetan baliatu dugun argazkia: Berria.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.