Literaturia, plazera zabaltzeko egitaraua

Pasa den astean aurkeztu zuten aurtengo Literaturiako egitaraua, eta dagoeneko piztu du literatur zaleen arreta. Bertan irakurri ditzakezue aurkezpenak izan dituen oihartzun batzuk, eta egitaraua osorik. Maiatzaren 19tik 22ra antolatu dute Zarautzen, literatura xede eta bitarteko duen plazera zabaltzeko xedez.

literaturia 2016

Oihana Leundak sortu du aurtengo kartel iradokitzailea: bizkar biluzia, hitzak tatuaturik, plazerari bizkar ematen ez dion ate bat bezala. ‘Plazer hutsa’ da aurtengo Literaturiaren leloa, eta ‘Larrua’ egitarauari oinarri emango dion kontzeptua. Pasa den astean aurkeztu zuten Donostiako Garoan maiatzaren 19tik 22ra ospatuko den Literaturiaren egitaraua. Hasierako bost urteak Larrabetzun antolatu ostean, aurtengoarekin hirugarren aldia izango du Zarautzen, urterik urtera sendotzen ari den euskarazko literaturaren plaza.

Ohiko moduan kontzertuak, liburu azoka, hitzaldiak, irakurraldiak, liburu aurkezpenak. Aurrekoetan bezala Zarauzko Garoa liburu-dendan egingo diren solasaldietan aurkeztuko dituzte idazleek haien azken lanak. Oholtza gaineko estreinaldirik ere izango da, larunbatean kasu: Itu Bandak eta Kaluse musika taldeak sortutako Isabel Iturberen bizitza eta heriotza emanaldia, Metrokoadroka kolektiboaren Mr. Señora teatro errezitaldia.

Jarraian arrantzatu dizkizuegu Literaturiaren aurkezpenak eman dituen oihartzunak:

Berria: ‘Literatura larrubizi’
Naiz: ‘«Larrua» gidari, larrubizirik jarri eta larruazaleraino iritsi nahi du Literaturiak’
Noticias de Gipuzkoa: ‘Literaturia 2016, larruari emozioa eta bizia emanez’
Bizkaie: ‘Literaturea plazer-iturri dala erakusteko hamaikatxu aukera Zarautzen, maiatzaren 19tik 23ra’
Gaztezulo: ‘Literatura plazer-iturri dela frogatzeko: Literaturia Zarautzen’

literaturia aurkezpena1

EKITALDIEN EGITARAUA

Hona hemen ekitaldien egitaraua (liburu aurkezpenena ez dute oraindik zabaldu), estekaturik:

Maiatzak 19, osteguna
Gauean. Noite galega. Luntxa eta Sarrionaindiaren poemen errezitaldia, Isaac Xubin poeta galiziarrarekin. Galiziarren elkartean.

Maiatzak 20, ostirala
19:30. Irekiera-hitzaldia: Larruaren kodea, Miren Agur Meaberen eskutik. Modelo aretoan.

Jarraian. Ene maite kuttun guztiak ikuskizuna, Harkaitz Cano idazlea, Ainara Gurrutxaga aktorea eta Iban Urizar Amorante musikariarekin. Modelo aretoan. Sarrera: 3 euro.

Maiatzak 21, larunbata
Goizez eta arratsaldez, liburu azoka Musika Plazan eta liburu aurkezpenak Garoa liburu dendan.

10:00-12:30. Poesia-bideoak euskaratzeko eta azpititulatzeko tailerra, EIZIEren eskutik, udaletxean.

12:30. Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizunaren estreinaldia, Kaluse musika taldea eta  ITU Bandaren eskutik. Modelo aretoan. Doan.

Jarraian. Tailerrean azpititulatutako bideoen emanaldia, Modelo aretoan. Doan.

17:00. Mr. Señora teatro-errezitaldiaren estreinaldia, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan aktoreen eskutik. Modelo aretoan. 3 euro.

20:00. Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa, Modelo aretoan. 8 euro.

Maiatzak 22, igandea
Goizez, liburu azoka Musika Plazan.

11:00. Ekhiñe Eizagirreren Alde erantzira nabil poesia-liburuaren errezitaldia, Ekhiñeren lagunen eskutik, Musika Plazan.

12:00. Solasaldia, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleen artean, Goizalde Landabasok gidatuta. Modelo aretoan. 3 euro.

Jarraian. Egun on, Pyongyang ikus-entzunezkoa, Francisco Escudero Musika kontserbatorioko musikarien zuzeneko emanaldian, Modelo aretoan.

17:00. Apaxi ipuin-kontalaria: Santa Marinako jai-batzordeak antolatuta.

17:00. Beñat Axiari eta Joseba Irazoki, Modelo aretoan. 3 euro.

19:00. Nork hil du Andoni Egaña? komikia oinarri hartuta, emanaldia eskeiniko dute Xabi Paya eta Patxi Gallego egileek. 3 euro.

Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira leihatilan.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.