Literaktum maiatzaren 3tik 14ra

Atzo aurkeztu zuten Donostian aurtengo Literaktum jaialdiko egitaraua, Euskal Idazleen Elkartea antolatzaileen artean dela. 40 gonbidatu 20 jarduera inguru izango dira aurtengo Literaktumeko oinarria, ohiko moduan hitzaldiak, errezitaldiak, mahai-inguruak izango dira ardatz nagusiak. Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik.

Literaktum 2016

Antolatzaileek azaldu dutenez, hainbat hizkuntza entzun-ikusi ahal izango dira aurtengo Literaktum jaialdian: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, galegoz edo zeinuen hizkuntzan. Haur eta gazteei zuzendutako emanaldiak, ibilaldiak, errezitaldiak, mahai- inguru eta solasaldiak… Egitarau betea dakar Literaktumek, eta kolaboratzaile ugari antolatzaileen artean, haien artean Euskal Idazleen Elkartea.

Euskarazko helduen literaturari lotutako ekitaldien artean honako hauek topatzen ahal dira: Anjel Lertxundiren Zu nobelaren inguruko solasaldia (Goiatz Labandibarrek eta Goizalde Landabasok gidaturik), Alaine Agirrek (aurtengo Zilarrezko Euskadi Saria) Jasone Osoro eta Saioa Royorekin izango duen enkontrua, Bernardo Atxagaren lana ardatz Asteasun egingo den ibilbidea (‘Muskerraren bidea’). Aipatzekoa da ere Ixiar Rozas eta Manuel Rivas idazleen arteko enkontrua antolatu dutela Garoa liburu-dendan, eta Aritz Gorrotxategik beteko duela mamiz Literaktumen berri jasoko duen kaiera.

Honela aurkeztu dute antolatzaileek ekimena:

“Joan den apirilaren 12an, Donostia Kulturak Literaktum jaialdiaren berri eman zuen, esanez zein egunetan egingo den eta zein izango diren jarduera batzuk; besteak beste, Zilarrezko Euskadi Sariak, Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkarteak eman ohi dituenak. Literaktum jaialdiak beste arte-diziplina batzuekiko elkarrizketan eta garaiotako eztabaidei lotuta ulertzen du literatura. Literatura aniztasuna da, esperimentatzeko bideak irekitzen ditu, lurralde berriak esploratzen, eta, horrenbestez, Literaktumek aukera sorta zabal hori islatu nahi du, irakurleoi agertzen zaigun mundu hori, liburu batera hurbiltzen garen bakoitzean.

Proposamenen aberastasun hori sare gisa antolatutako jaialdi bihurtu da; zenbait espazioren bitartez, programazio zeharkakoa eta mestizoa zabaltzen du Donostian: bidea egin duten autoreak, promesa diren beste batzuekin batera; musikan, futbolean edo Atxagaren literatur paisaian egindako ibilbideak; liburu-denden lurralde librearen mapa, Shakespeare eta Cervantes, ilustrazioak, itzulpenak, irakurle-klubak, txikientzako jarduerak. Hori guztia sartzen da Literaktumen, literaturak mila aurpegi eta mila bide baititu.

Maiatzaren 3tik 14ra bitarte, 40 gonbidatu inguru pasatuko dira Literaktumetik, 20 jardueratik gorako programa batean, literaturaren ikuspegi zeharkakoa eskainiz, non, aurten, narratiba baita protagonista nagusia: autoreekiko elkarrizketak, antzerki- eta musika-proposamenak, erakusketak, literatur ibilaldiak eta haurrentzako jarduerak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, galegoz edo zeinuen hizkuntzan.

Aurten, Cervantes eta Shakespeare hil zireneko laugarren mendeurrena betetzen baita, Literaktumek omenaldia eskainiko die literatura unibertsaleko bi jeniooi. Jaialdira gonbidatutako idazleek beren obraren zatiren bat irakurriz amaituko dute saioa, eta haren eraginari buruzko gogoeta batekin”.

cartel_literaktum_2016_DinA4

Egitaraua atalka:

Literaktumek zenbait atal edo bloketan banatzen du programa:

IBILBIDEAK

Elkarrizketa sakonak jaialdira etorritako idazleekin haien lanari buruz, literaturaz duten ikuspegiaz, haien sorkuntzaz edo mundu-ikuspegiaz.

Asteartea 3: Juan José Millás + Eva Monente. Okendo KE. 19:30

Azteazkena 4: Elvira Lindo + Alicia San Juan. Tomasene KE. 19:30

Osteguna 5: James Rhodes + Mikel Chamizo. San Telmo Museoa. 19:30

Ostirala 6: “Harrak berbetan”, Alaine Agirre + Jasone Osoro + Saioa Royo. Koldo Mitxelena Kulturunea. 19:30

IRAKURGUNEA

Irakurketarako eta irakurleentzako leku bat, Donostia Kulturaren liburutegi-sareak antolaturiko programak ezagutzeko eta haietaz gozatzeko: solasaldiak, irakurketa-klubak, idazleekiko hizketaldiak…

Asteartea 10: Anjel Lertxundi + Goiatz Labandibar + Goizalde Landabaso. Alderdi Eder. 19:00

Asteazkena 11: Jordi Fibla + Slawka Grawoska (Donosti Book Club). Alderdi Eder. 17:00

Osteguna 12: Manuel Rivas + Amaia García. Alderdi Eder. 19:00

LITERATURA ETA GEHIAGO

Literatura beste arte-hizkuntza batzuekin eta beste jakintza-arlo batzuekin elkarrizketan.

Osteguna 5: Wikitaller Literaktum (Donostiapedia), Haur Liburutegia. 17:00

Ostirala 13: Literatura y fútbol, Santiago Rocangiolo + Santiago Segurola + Aixa de la Cruz. Ernest Lluch KE. 19:30

Larunbata 14: Muskerraren bidea, visita literaria con Bernardo Atxaga – Asteasun. 11:30

Larunbata 14: Sokak. Musika eta poesia. CC. Lugaritz. 20:00

Erakusketak:

Photowriting Okendo KE. (maiatzaren 31era).

Pochipuinak (1983 – 2013) Ernest Lluch KE.(maiatzaren 6tik ekainaren 30era).

LIBURU LURRALDEA

Liburu-dendak askatasunaren lurralde dira, elkarrizketarako, aurkikuntzarako eta gogoetarako. Liburu Lurraldeak indartu egin nahi du liburu-dendek topaketarako eta elkarrizketarako duten gaitasun hori, kafea, eztabaidak, irakurraldiak… direla medio.

Liburu-saltzaileen Munduko Topaketa. Gidatzailea: Jorge Carrión. Koldo Mitxelena Kulturunea. 19:00

Asteartea 3: Todas las librerías son librerías de viaje. Catherine Domain (Librairie Ulysse) + Rachel Muyal (Librairie des Colonnes).

Asteazkena 4: Todas las librerías son centros culturales. Gonzalo Queipo y Alfonso Tordesillas (Tipos infames) + José Pinho (Ler Devagar) + Xabier Vidal (Nollegiu).

Kafea idazleekin

Zozketaz hautatutako irakurle taldetxo batek aukera izango du miresten duen idazle batekin solastatzeko, liburu-denda batean kafea hartu bitartean.

Asteartea 3: Juan José Millás. Hontza Liburudenda. 17:00

Asteazkena 4: Elvira Lindo. Elkar Liburudenda (Bergara Kalea). 17:00

Solasaldia

Bi idazleren arteko literatur topaketa, letra galegoetan eta euskal letretan barrena.

Osteguna 12 : Manuel Rivas + Ixiar Rozas. Garoa Liburudenda. 17:00

AMETSEKIN JOLASEAN

Etorkizuneko irakurleentzako literatur proposamenak.

Asteartea 3: Irudipuinak, Mattin + Ixabel Agirresarobe. Aiete KE. 18:00

Asteartea 10: Ipoirudika, Aitziber Alonso + Yolanda Arrieta. Aiete KE. 18:00

Asteazkena 12: Irakurketa klubetako izarrak, Lur Korta. Alderdi Eder. 17:30

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.