EPEMUGA: 2016ko maiatzaren 17a
TOKIA: Nekatoenea – Abbadia Eremua – 64700 HENDAIA
DATA: 2016ko urria eta azaroa bitartean
IRAUPENA: hilabete bat
BEKA: 1000 €
Artistaren aterpetzea
Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, «Nekatoenea» deitzen den etxean. Etxe hori eremu babestuan izanik, idazleak kontuan izan beharko ditu bertako arauak (bizikleta eta zakurrak debekatua, parkinga 700 m.tara).
Ekoizpen eta balorazio baldintzak
Egitasmoak bi zati izango ditu, eta honako hauek errespetatu behar dira:
1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako “Nekatoenea” etxean. Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan hartuta literatura sorkuntza euskaraz egingo dela. Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da.
2- Ikasle gazteekin jarduera bat: 12 urtetik gorako ikasle talde batekin. Idazleak bere idazlanari buruz proposatu nahi duen lana. Ikasturte hasieran hitzartuko du irakaslearekin eta 2016-2017 ikasturte bitartean antolatuko du ikasleekin 12 orduz elkartuz. Jarduera honek Hego Lapurdiko Hirigune eta DRACeko EAC programaren barnean izango da, horiek finantzaketa berezia ematen baitiote.
Hautaketa
Epaimahai batek hautatuko du irabazlea, hautagaitza-txostenak aztertu ondoren. Partaide-egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko du epaimahaian parte hartzeko.
Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, eta abar) hiru helbide hauetara igor daitezke, emailez edo postaz, 2016eko maiatzaren 17a baino lehen:
1) Euskal itsasbazterreko CPIE (Aintzane Lasarte) ; cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com ; Larretxea, rue Armatonde karrika, 64700 Hendaia Tel. (33) 559 20 37 20
2) Euskal Idazleen Elkartea – eie@idazleak.eus; Euskal Idazleen Elkartea • Zemoria kalea, 25 • 20013 Donostia (Gipuzkoa) - Tel : (34) 943 27 69 99
3) Euskal Kultur Erakundea – etchegoin@eke.eus; Lota jauregia – 64480 Uztaritze Tel. (33) 559 93 25 25
Emaitza
Erabakiaren erantzuna e-postaz igorriko zaie hautagai guztiei.