Szenatokian antzezlana estreinatu ahal izateko deialdia

Hurrengo Durangoko Azokaren egitarauaren barruan, Szenatokia arte eszenikoetako gunean lanak erakutsi ahal izateko deialdia zabalik da. EHAZE-Antzerkizale elkarteak jakinarazi duenez, maiatzaren 20a bitarte aurkez daitezke proiektuak.

szenatokia_logoa

Durangoko Azokaen egitarauaren barruan Szenatokia gunean antzezlana estreinatu ahal izateko deialdia zabalik da. Szenatokia sortu zenetik, EHAZEk San Agustin kulturgunearekin elkarlanean kudeatu du gunea, eta urtero bezala aurten ere antzezlan berri bat programatuko dute antzezlan berrien maratoiaz aparte. Maratoian antzezlan berrien zatiak eskaini ohi dira, eta azken egunarekin berriz antzezlan berri bat estreinatu. Azken honetarako deialdia zabaltzea erabaki dute antolatzaileek. Eskatzen dena honakoa da:

. Antzezlana euskaraz izatea.

. Estreinatzeko egotea edo estreinatu berri izatea.

. Bidali beharreko dokumentazioa: antzezlanaren aurkezpena eta sinopsia, taldeari buruzko informazioa eta (egonez gero) material grafikoa.

Guzti hau info@ehaze.eus helbidera bidali behar da. Aurkezteko epea maiatzak 20ra arte egongo da zabalik.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.