barikuko erretratuak

 

Oriamendi

Garai bateko eroetxeetako zaintzaileen bata zuria bezain zuri. Euskal Telebistaren seinalea itzali dutela eta Nafarroan, ez zait beltzean geratu pantaila, zurian baino. Zuri-zuri.

Hari begira geratu naiz. Adi-adi. Eta ikusi, ikusi dut zuriari jaulkitzen zitzaiola puntu gorri bat, hedatzen eta hedatzen joan dena. Gurutze bat ote? Ixa letra erraldoi bat ote? Eta pantaila osoa hartu duenean puntu gorriak, ohartu naiz Borgoñako gurutzea zela.

Musika hasi da ondoren: Oriamendi. Eta testu bat azaldu da pantailan, honako hau: “Zorionak gaurko egunez urteak betetzen dituzten Nafarroako margarita eta pelayo guztiei. Musu handi bat Yolanda amatxiren partez”.

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.