Maite Gurrutxaga: “Nire lanaren soslai zabal bat egiten saiatu naiz”

Batzuen batzuk  erakusketa ipinia du Lugaritz Kultur Etxean

Erakusketaren izenburuak dioen bezala, Maite Gurrutxagak bere ibilbidean egindako ilustrazioen aukeraketa bat egin du. “Akuarelak, arkatzez egindako laminak, bozeto liburuak… Azken urteetan egindako lanak dira”, Hitzen Uberan aitortu digunez.

l_maite-gurrutxaga-argazkia

Originalak batu dituzu erakusketan. Baina original horiek zer dira, zure ibilbide osoan egindako lanenak? Edo azkenaldiko zure obraren lagin bat al da erakusketa honetan batu duzuna?

Maite Gurrutxaga: Bai, bertan originalak ikusi ahalko dira; akuarelak, arkatzez egindako laminak, bozeto liburuak… Niri ere erakusketetara joaten naizenean originalak ikustea gustatzen zait, gauzak nola eginda dauden ikustea, horregatik, aukera hau eskaini zaidanean, nik ere originalak zintzilikatzea iruditu zait interesgarriena. Azken urteetan egindako lanak dira.

Aukeraketa egiterakoan, zein izan da erabili duzun irizpidea?

Maite Gurrutxaga: Nire lanaren soslai zabal bat egiten saiatu naiz, eta horregatik gauza ugari kontuan hartzeko ahalegina egin dut: batetik estimatzen ditudan irudiak eta lanak izatea, definitzen nautenak, ikuslearentzako interesgarriak izan daitezkeenak, lan prozesuaz ere hitzegiten dutenak… Horregatik lan profesionalak ikusi ahal dira, elkarte edota argitaletxeentzako egindakoak, baina baita lan pertsonalak ere, plazerez eta intuizio hutsez egiten ditudanak, baina gero nere lanean eragin zuzena izan dutenak.


Batzuen batzuk, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean

MAITE02

Maite Gurrutxagaren ilustrazioak.

Ekainaren 17ra arte, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean ikusgai.

Astelehenetik ostiralera: 16:00etatik 20:30era.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.