barikuko erretratuak

 

Negarra

Egiptoko hegazkinaren aferaren inguruan, hainbat egunkari azaletan erakutsi dute bidaiaria galdu duten senideen negarra, negar femeninoa. Azaletako argazkietan, emakumea baizik ez dago. Ez dute hildakoek senide maskulinorik? Senide maskulinoei ez die eragin etxekoa galtzeak? Hedabideei ez zaie gizonen irudia interesatzen?

Batean, hor da burutik behera belo beltza daraman emakumea negarrez lehertzen. Beste batean, hor da belo gorrizka duen emakumea negarrez ahitzen. Bestean, emakume talde bat elkarri besarkatuta: betaurreko beltzak, arropa beltza…

Atentzioa eman dit emakumeen negarrak. Atentzioa eman dit gizonezkoen negarrik ezak.

 

Jose Inazio Basterretxea

About Jose Inazio Basterretxea

Galdakao (Bizkaia), 1959-06-07
This entry was posted in Komunitatea. Bookmark the permalink.

Comments are closed.