‘Metamorfosia’ liburuaren irakurketa jarraitua, 100. urteurrena ospatzeko

Franz Kafkak duela 100 urte idatzi zuen Metamorfosia. Urteurren seinalatuan, Bilbo Zaharra euskaltegikoek liburuaren balioa aldarrikatuko dute. Klasikoen IX Irakurketan, Anton Garikanok plazaratu berri duen itzulpena irakurriko dute. Ekainaren 9an egingo dute jendaurreko irakurketa, Arriaga antzokiaren aurrekaldean. 400 lagun espero dituzte.

Kafka

Ikasturtearen amaieran eta Ikasleen Jaia ospakizunaren baitan antolatzen da irakurketa jarraitua. Aurtengoa, bederatzigarren edizioa izango da. Aurretik, Axular, Joan Mogel, Jon Mirande, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Bernardo Atxaga, Gabriel Aresti eta Joseba Sarrionandia idazleen lanak ekarri dituzte gogora. Aurten, eta lehen aldiz, nazioarteko idazle bat hartu dute gogoan: Franz Kafka.

“Hamabi ordu, laurehun bat irakurle, berrogeita hamar eragile… Irakurle zein entzule, denok zaudete gonbidatuta literatura eta euskara uztartzen dituen festa honetara”, Bilbo Zaharra euskaltegikoek aditzera eman dutenez.


 Kafkaren inguruko jardunaldiak

atxaga

Bernardo Atxagaren hitzaldia: “Metamorfosiaren irakurketa”

Noiz: Ekainak 6 astelehena, 19:00etan.

Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.


 Jordi Llovet eta Naroa Zubillagaren hitzaldia

Noiz: Ekainaren 7an asteartea, 19:00etan.

Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.

Jordi Llovet Bartzelonako unibertsitateko Teoría de la Literatura i Literatura Comparada-ko irakasle katedradun erretiratua da. Hark egindako lehen itzulpena Kafkaren Metamorfosia liburuarena izan zen, – katalanera, hain zuzen–, La transformació deitu zuena. Kafkaren obra guztien itzulpenaren zuzendari da.

*Katalanez mintzatuko da. Aldi bereko itzulpena.

EHUko Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak burutu ondoren, Naroa Zubillaga (Andoain, 1982) itzulpengintzara emana dago ofizioz eta afizioz. Kafkaren Bizian argitaratuak-en itzultzailea da.


Kafkarenaulkia

“Kafkaren aulkia” emankizuna

Noiz: Ekainaren 8an asteazkena, 19:00etan.

Non: Euskaltzaindiako egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.

Emankizunean ordu eta erdi inguruko jarduna txirikordatuko dute Pedro Alberdik eta Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek. Pello Ramirezen doinuek girotuko dute emankizuna.


Metamorfosia liburuaren irakurketa jarraitua

Ekainaren 9an egingo da Metamorfosia-ren irakurketa jarraitua, Bilboko Arriaga antzokiaren aurrekaldean. Anton Garikano itzultzaileak aurten bertan Erein argitaletxean plazaratu duen egokitzapena irakurriko dute. Ondoko bideoan dituzue aurkezpen ekitaldian Kafkaz, Metamorfosia-z eta itzulpenaz esan zituenak.


Klasikoen Irakurketa

2008. urtean: Axular, Gero (1643)

2009. urtean: Joan Mogel, Peru Abarca (1802)

2010. urtean: Jon Mirande, Haur besoetakoa (1959)

2011. urtean: Ramon Saizarbitoria, Hamaika pauso (1995)

2012. urtean: Arantxa Urretabizkaia, Zergatik panpox (1979)

2013. urtean: Bernardo Atxaga, Obabakoak (1988)

2014. urtean: Gabriel Aresti, Harri eta herri (1964)

2015. urtean: Joseba Sarrionandia, Narrazio guztiak (1990)

2016. urtean: Franz Kafka, Metamorfosia (1916)

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.