Peru Magdalenak “Argia” poesia liburua aurkeztu du

Peru Magdalenak Argia poesia liburua aurkeztu zuen pasa den ostegunean Donostian eta Durangon, Elkar argitaletxearen eskutik. Jarraian entzun dezakezue egilea poema bat errezitatzen, eta liburuari buruz hitz egiten.

37_ARGIA_azala

“Mastekatzen duen janaria bilakatzen den hagina

ibiltzen duen bidea bilakatzen den pausoa

deitzen duen pertsona bilakatzen den izena

 

ene poesiak

apuntatzen duena bilakatu gura luke

hitz hutsezko ontzia abandonatu

horitu eta desegingo den liburua utzi

eta deskribaezina den dardara bezala segi bizirik

hiztun gutxi batzuen artean oihartzun eginez

 

hitzez eta kontzeptuz ehizatu ezin dudan

laino miresgarria da ene poesia

oraintxe bertan jaiotzen ari den

zaldikume baten azalaren usaina

izartu berritan oroitu ezin dudan amets izartua”

Peru Magdalena, Argia

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.