Hainbat ikastaro eskainiko dituzte Skolastikan 2016-2017an

Bilboko erdigunean dago Skolastika. 2004an sortu zen, emakumeek idatzitako literaturari buruzko ezagutza zabaltzeko asmoz, eta, orduz geroztik, ibilbide oparoa egin du. Josune Muñoz ibiltzen da bertan irakasle eta antolatzaile. Datorren ikasturtera begira, hainbat ikastaro antolatu dituzte.

skolastika

2016-2017ko ikasturteari begira, lau ikastaro antolatu dituzte Skolastikan. Hona hemen ordutegiak eta izenburua:

 

ESTATUBATUARRAK PARISEN
Astelehenetan, 17etatik 19etara

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA
Astelehenetan, 19etatik 21etara

EMAKUME ABANGOARDISTA ALEMANAK
Asteartetan, 10etatik 12etara

EMAKUME ABANGOARDISTA INGELESAK
Asteazkenetan, 10:30etatik, 12:30etara

Gaikako ikastaroak dira horiek, eta hainbat emakumeren obrak eta korronte jakin batzuen ezaugarriak aletzen dira. Era berean, bestelako topaketak eta solasaldiak ere antolatzen dituzte ikasturtean zehar, hala nola amentzako solasaldiak, edo josteko eta liburuz hitz egiteko txokoak. Horien guztien berri izateko, hona hemen Skolastikaren webgunea.
This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.