Durangoko Azokako Szenatokian parte hartzeko deialdia

Durangoko Azokaren baitan kokatua dagoen Szenatokia arte eszenikoen gunean parte hartzeko deialdia zabadu dute. Uztailaren 15a bitarte aurkeztu ahal izango dira proiektuak. Helburua aurkwztutako antzezlanen 20 minutuko lagunak aurkeztea da, egun taula gainean mugitzen ari diren lanen erakusgarri. Abenduaren 5ean izango da pieza hauekin osatutako maratoia, Durangoko San Agustin antzokian. Jarraian irakurri dezakezue informazio osoa, EHAZEren eskutik.

szenatokia_logoa

Szenatokian parte hartzeko deialdiaren ezaugarriak (EHAZEren eskutik):

2016ko Durangoko azokak abenduak 2tik 6ra zabalduko ditu bere ateak eta urtero bezala Szenatokia gunea San Agustin aretoan izango da. Szenatokia arte eszenikoen gunea da, EHAZEk eta San Agustin aretoak elkarlanean koordinatzen dutena.

SZENATOKIKO MARATOIAren seigarren edizioa martxan jarri nahi dugu eta honekin batera bertan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dizuegu.

ZER DA MARATOIA?

Euskarazko antzezlanen lagin edo zati laburrak ikusteko aukera ematen digun ekimena da. Maratoiaren helburua, Euskal Herriko antzerkiaren erakusleiho izatea da. Ikusleak antzokitik beren gustuko emanaldiak osorik ikusteko gogoz irtetea eta ikusle eta sortzailea harremanetan jartzeko gune egoki bat sortzea.

NOIZ?

Abenduak 5an izango da. 8 taldek hartu ahal izango dute parte, 4 antzezlan goizez eta beste 4 arratsaldez.

tripak szenatokiaTripak kolektiboa “Aitaren larrua” antzezlaneko pieza eskaintzen iazko edizioan.

PARTE HARTZAILEEN BETE BEHARRAK:

Euskaraz sortutako antzezlana izan behar du.

Aurkeztuko den lagin edo zati laburrak 15minutukoa izan behar du (pelikula bateko trailer baten moduan).

Helduei zuzendutako antzezlana izango da.

Gastuak ordaintzeko 200€ emango zaie talde bakoitzari. info@ehaze.eus helbidera bidali; taldearen izena, harremanetarako email eta telefono zenbakia eta antzezlanari buruzko informazioa (sinopsia, argazkiak…).

AUKERAKETAKO IRIZPIDEAK:

Aurkezten direnen artean, lurraldetasunari begiratuko zaio.

Antzerki talde guztiak onartuko dira. ( Profesional, elkarte, herri antzerki,…)

Antzezlan berriak kontutan hartuko dira.

Ezin bestekoa izango da euskaraz eta Euskal Herrian sortua izatea.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.