Hemingway andreak

Naomi Wooden eleberri bat argitaratu du oraintxe Txalaparta argitaletxeak: Mrs. Hemingway. Garazi Goiak euskaratu du lana. Ernest Hemingway idazle estatubatuarraren lau emazteen bizitzez dihardu eleberriak eta, hari horren bitartez, garai baten lekukotza dakar. Irailaren 1ean aurkeztuko dute, Woodekin berarekin.

hqdefault

Liburua

Ernest Hemingway idazleak emakumeekin izan zituen harremanak gatazkatsuak izan ziren; segur asko emakumeekin zeuzkan harremanetan ematen zuena baino askoz gehiago jasotzea espero zuelako. Ezkontza ordenatua desiratzen zuen emakume ezberdinekin oheratzea bezainbeste eta horregatik beharbada bikotez-bikote ibili zen beti maitasun hiruki ezinezkoak sortzen. Bizitzan zehar lau emazte izan zituen eta Naomi Wooden eleberri koral honetan laurak agertzen dira: idazlearekin Parisen bizi izan zen eta bere lehen semearen ama izan zen Hadley Richardson; hasieran amorante eta gero emazte izan zen Pauline Pfeiffer Fife aberatsa; Espainiako guda zibilean harekin batera gerra-berriemaile izandako Martha Gellhorn eta ezkondutakoan kazetari lanbidea utzi zuen Mary Welsh; 1961ean, guztiei Hemingwayren heriotzaren berri eman ziena, baita emazte ohiei ere.

Eleberriari buruzko artikulu bat idatzi zuen Goia itzultzaileak Gure Liburuak aldizkarian.

9517

Autorea

Naomi Wood 1983an jaio zen Yorken eta Londresen bizi da. Cambridgen eta East Angliako Unibertsitatean ikasi zuen. 2011. urtean The Godless Boys eleberria idatzizuen eta, 2015ean bere bigarren eleberria, Mrs. Hemingway. Liburu honek Jerwood eta Dylan Thomas sariak irabazi ditu eta New YorkTimes Book Review edota DailyTelegraph komunikabideek egiten dituzten urteko liburu onenen zerrendetan nabarmendu dute.

 

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.