Txotxongiloak eta liburu fantastikoak Gasteizen

Liburu-objektuen erakusketa antolatu dute Gasteizko 25 komertzio eta liburu-dendatan, hilaren 7tik hasita hilaren 30era arte. Uda osoko programa baten parte da erakusketa. Erakusketaz gainera, txotxongilo-antzezpenak egingo dituzte uda osoan zehar, hiriko hainbat lekutan.

txotxongiloak

Liburuen harira, hauxe diote antolatzaileek:

“Liburuak objektu fantastikoak dira; liburuetan ageri diren eszenatokiak eta pertsonaiak ere bai. Liburu fantastiko horietarako leku hoberik ez dago hirietako kaleak janzten dituzten erakusleiho fantastikoak baino, hor pizten baita hiritarron irudimena. Txotxongiloak Gasteizen 2016 aukera ederra da sarritan gutxietsi den adierazpide artistiko hau deskubritzeko. Jarduera horrekin batera Fantasiazko Liburuen Erakusketa antolatu dugu. Bertan, uztailean zehar, 25 komertziotako erakusleihoak fantasiaz apainduko dira, eta milaka gasteiztarren fantasia eta kultura-grina piztuko dituzte”.

Hori dela eta antolatu dute, Txotxongiloak Gasteizen programa zabalaren barruan, Liburu fantastikoen erakusketa. Hiriko hainbat liburu-denda ezagutzeko parada ere izango duzue, tartean, Zuloa liburu-denda. Hemen ikus ditzakezue denda guztien izenak eta kokapena.

Bestetik, hona hemen Txontxongiloak Gasteizen 2016 programaren egitarau osoa.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.