Miriam Reyesen hiru poema

Miriam Reyesen (Ourense, 1974) hiru poema euskaratu ditugu. Bost poesia-liburu argitaratu ditu Reyesek eta, horrez gainera, argazkiak egiten ditu, eta arte plastikoak jorratzen. Informazio gehiago aurki dezakezue haren webgunean.

miriam-reyes--644x662

Bizitzen irakatsi behar al didazu?

Lagako dizut nire oskol-bilduma ukitzen,

zurekin konpartituko poltsikoetan gordetzen ditudan azazkalak.

 

Haziak eman zizkiguten

baina lotarako pilulak ziren benetan

eta, zilbor lokartuan, fruitu-arbolak hazten zaizkigu.

 

Jaten emango dizut.

Zatoz.

 

Besterena da agindutako lurra.

Guretzat, harea:

haizearekin bat aldatzen den paisaia.

 


 

Bego horretan

zuri, emakume, ez dagozkizu labeak eta umeak

ez baitzara gai kaktus bat zaintzeko ere.

Ez duzu behar ez arrik ez etxerik

aska ezazu, eta abiatu, behingoz.

 

Zuzen zebilen zure maitale hura

zuretzat, istripu dira pertsonak:

gertatu egiten zaizkizu, bat-batean.

 


 

Edertasuna, gaitz bat. Iltzatu egiten zaizu

harategiko kakoa nola.

Hura ederra delako naiz ni saihets-hezur, zintzilik,

salgai.

Haragi gorria neurea, begiratzen diodanean; begira nazazue,

zabalik nago, eztarritik sexura.

Orduak pasa nitzake tantaka

hari so

haren bizkarraren formari, ohe gainean.


 

 

This entry was posted in Amuak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.