Abuztuan Senperen “Hats-arte” erakusketan parte hartzeko deialdia

Senpereko Hatsa elkarteak ekimen berri bat jarri du martxan: “Hats-arte” izeneko poesia-arte erakusketa kolektiboa. Hatsa poesia bilduman parte hartu ohi duten lagunen artean zabaldu da lehenik eta behin parte hartzeko deialdia, baina edonork har dezake pare. Erakusketa abuztuko hiru asteburutan ikusi ahal izango da Senpereko Larraldea etxean, lanak berriz uztailaren 26a bitarte entregatu daitezke, Hatsakoekin harremanetan jarrita.

larraldea

Parte hartze zabaleko ekimena da Hatsa Olerki Bilduma. Parte hartzaileen profila berriz anitza, haien artean izan bada ere hainbat artista plastiko eta arte-plastiko-zale. Hori dela eta, “Hats-arte” izeneko ekimena jarri dute martxan Hatsakoek “Ikusiz ,”Hatsaren Poesia” liburuan parte hartzen dutenen artean, asko artista baditugula, izan: margolari, argazkilari, zizelkari, abeslari, musikari, antzerkilari, eta abar… aurten, nahi ginuke guziekin talde-animazio-erakusketa bat egituratu”.

“Hats-arte” erakusketa kolektiboa Senpereko Larraldea etxeko erakusketa gelan ikusi ahal izango da, abuztuko hiru asteburutan: 5-6-7, 12-13-14 eta 19-20-21eko asteburuak. Ordutegiari dagokionez, egun horietan 16:00etatik 20:00etara egongo da erakusketa zabalik.

Obra kopuruari dagokionez, printzipioz gehienez 5 lan eraman daitezke. Koadro gisa enmarkatutako olerki eta testuak ere onartuko dituzte. Obren gaiari dagokionez ez dago mugarik. Hatsaren beste ekimenetan bezala ere, hoako honetan parte hartzea irekia da. Lanak Hatsakoekin harremanetan jarrita igorri behar dira: Larraldean bertan aurretik hitzordua finkatuta, edo beste moduren bat adostuta email honetan: olerkibilduma@sfr.fr

Oraingoz, egile hauek konfirmatu dute parte hartzea:

Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Inaki Bastarrika, Juan-Manuel Galarraga, Itziar Gomez, Gustavo Castella, Imanol Irigoien, Jimenez-Maia Josu, Gabriel Korta-Rekarte, Maite Ramos-Fernandez, Salamero Andoni, Maite Toledo, Carmen Valois, Auxtin Zamora.

Ekintza osagarriak

Erakusketarekin batera, parte hartzaileak zein zaleak momentuak konpartitzea bilatuko da. Abuztuaren 13an eta 20an mendu ibilaldiak egingo dituzte, 09:30ean Larraldean hitzordua jarrita. Ondoren bazkariak egingo dira, 20 euro ordainduta (norberak bere janaria eraman ahal izango du). Ondoren animazio-poesia giroa sortzea dute asmoa.

Ekintza hauetan parte hartzeko ere, goian aipatutako emailera idatzi behar da mezua.

hats arte 2016

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.