Paul Auster, hiriaren idazle
Paul Auster idazle estatubatuarraren hamaika obra dauzkagu euskaraz. Alberdania eta Txalaparta argitaletxeek ekarri dituzte gehienak, eta itzulpen-ahalegin horri erreparatu genion erreportaje honetan: Hiriaren idazle.
Amélie Nothomben lanari begira
Urtero argitaratzen du eleberri bat idazle belgiarrak. Azkena, 2015ean: Le crime du Comte Neville [Neville kondearen krimena], Albin Michel argitaletxearen eskutik. Hainbat sari jaso ditu, eta haren bi lan dauzkagu euskaraz irakurgai. Xehetasun gehiago bildu genituen erreportaje honetan: Amélie Nothomben lanari begira.
(Irudia: François Lo Presti/AFP)
Annie Ernaux, euskarara ekarria
Annie Ernaux idazle frantziarraren lan guztiak, bilduta, plazaratu zituen 2011n Gallimard argitaletxean Écrire la vie [Bizitza idaztea] izenburupean. Igela argitaletxeak iaz ekarri zuen Ernauxen azken eleberrietako bat euskarara. Guztira, autore emankor honen bost eleberri dauzkagu euskaraz irakurgai. Erreportaje honetan eman genuen lan horien berri: Bizitza idaztea.
Georges Perec, literatura esperimentazio gisa
1936ko martxoaren 7an jaio eta 1982 martxoaren 3an zendu zen Georges Perec idazle frantsesa. Efemeride hurbilak baliatuta, literatura esperimentazio gisa erabili izan zuen autore honi begira ipini ginen iragan martxoan. 2014an, bere bi lan labur kaleratu zituen Igela etxeak, eta erreportaje hau, bada, era berean, Gauzak eta Gizon bat lotan errekuperatzeko modu bat: Literatura jolas.
Virginia Woolfen ondarea
Urtarrilaren 25ean, Virginia Woolf idazle ingelesa jaio zela 134 urte bete ziren. Efemeridea aitzakia hartu eta bere obrari begira jarri ginen. Izan ere, baditugu Woolfen lan batzuk berriki euskara ekarriak, eta urteurrenaren harira aurkeztu zuten Woolf-i euskaratu zitzaion lehenengo lanaren berrargitalpena, Urrezko Biblioteka ekimenaren barruan. Dalloway andreari, emakumeek idazteko behar duten gelari eta Ramsay andrearen aurrera-atzerak aletu genituen ondoko erreportajean: Virginia Woolfen ondarea euskaraz.