Beste irakurgai batzuetarako amuak

Urte hasieratik hona, asko izan dira Amuak atalean proposatu dizkizuegun irakurgaiak eta erreferentziak. Albiste moduko honetan zerrendatu ditugu.

amuak

 

Federico Leon: testua hasiera besterik ez da

Federico Leon (Buenos Aires, 1975) idazle, aktore eta zuzendari argentinarra bisitan izan genuen Bilbon, urrian ospatutako BAD antzerki jaialdian. Bertan eskaini zuen Las ideas antzezlana, eta haren zenbait pelikula ere ikusi ahal izan ziren. Registros izeneko liburuan topa daitezke bere lehenengo teatro testuak. Hauxe ESTEKA.


filliou tx

Robert Filliou-ren hiru testu

Robert Filliou-k poesia idatzi zuen, artelanak egin zituen. Baina bere testuek, bere obrek, ihes egiten zieten literatura eta arte munduko eliteen eskakizunei. Performancea eta happening-aren kontzientzia pizten ari zen 60eko hamarkadan, berak “sorkuntza iraunkorra”ren aldeko aldarria egin zuen. Hauxe ESTEKA.


destruccion_eva-guerrero

Eva Guerreroren “Destruccion mutua asegurada”

Eva Guerrero dantzariak Destruccion mutua asegurada liburu-objektua plazaratu du. Bertan hiru dantza pieza eta bideodantza lan baten sormen prozesuetan sortutako materialak eta testuak bildu ditu, oholtza gaineko azken emaitzan ikus ahal izan direnak eta itzalean geratutakoak. Mugimendu baten pentsamendua irakurtzeko aukera ematen duen liburua. Hauxe ESTEKA.


goiatz labandibar

Goiatz Labandibarren hamaika narrazio sarean

Goiatz Labandibarrek Polonian gauzatu zuen Hala bazan… Klixk! proiektua. Bertan hainbat egileren argazkietatik abiatuta narrazioak idatzi zituen, bertan topatuko duzuen “Aurpegi baten erradiografia(k)” haien artean. Narrazio guztiak BLOG HONETAN jarri ditu irakurgai egileak. Hauxe ESTEKA.


Duras2

Marguerite Duras akorduan

Orain hogei urte hil zen Marguerite Duras autore frantziarra, atzoko egunez. Efemeridea gogoan hartu, eta ohartuta 2014an Durasen beste obra bat itzuli zela euskarara (aurrez Maitalea bakarrik geneukan), haren ondareari errepaso txiki bat egin diogu amu honen bidez. Hauxe ESTEKA.


gherasim

Gherasim Luca: poeta bat etxegabetzeen garaietarako

Gherasim Luca poetaren heriotzak ezin hobeto islatzen du egungo jendarte gatazka basatienetako bat: etxegabetzeena, jendarte ororen erraiak suizidatzen dituen sistema ekonomikoaren isla. Hauxe ESTEKA.


Angelica-Liddell

Angélica Liddell bakarrizketan

Angélica Liddell antzerkigileak bi liburu argitaratu berri ditu Continta me tienes argitaletxearen eskutik. Horrez gainera, antzezlan berri bat estreinatuko du udan, Avignongo antzerki-jaialdian. Liddelli buruz gehiago jakiteko, heldu amu honi. Hauxe ESTEKA.


Anartz Izagirre

Anartz Izagirreren bi poema

Anartz Izagirre Zubimendik (Azpeitia, 1994) Forma geometrikoak zure baitan izeneko poesia lana plazaratu du Bermingham argitaletxearen eskutik (Pasaia Hiria-Xabier Portugal lehiaketa). Edizio berean doa Garazi Ugalde Pikabearen Morfologiak. Jarraian, Anartz Izagirreren bi poema irakurri ditzakezue. Hauxe ESTEKA.


garazi_hitzenuberan

Garazi Ugalderen bi poema

Garazi Ugalde Pikabeak (Lezo, 1988) Morfologiak izeneko poesia lana plazaratu du Bermingham argitaletxearen eskutik (Pasaia Hiria-Xabier Portugal lehiaketa). Edizio berean doa Anartz Izagirre Zubimendiren Forma geometrikoak zure baitan. Jarraian, Anartz Izagirreren bi poema irakurri ditzakezue. Hauxe ESTEKA.


PakoAristi

Pako Aristi, arrotz eta eder

Pako Aristiren poesia liburu berriak hala du izena: Arrotz eta eder. Liburuari izena eman dion poema da, hain zuzen, web gune honetara batu duguna. Hitzez. Eta irudiz. Donostiako Udal Liburutegiko sotoan errezitatu zuen, liburuaren aurkezpen ekitaldian. Ondoko bideoan duzue ikusgai, eta entzungai. Hauxe ESTEKA.


 

Zer dute komunean komunean ezer ez duten gauzek? (I)

Adibidez: Berlin, Peter Handke, Win Wenders, Nick Cave, Harkaitz Cano, Celosamente Gordea. Hauxe ESTEKA.


 

Zer dute komunean komunean ezer ez duten gauzek (II)

Aurreko amuan hasitako kate-jolasak Nick Caveren (eta Warren Ellis-en) filmetarako soinu bandak ekarri dizkigu gogora, eta haien harira Albert Camus, Corman McCarthy, Rob Hansen. Hauxe ESTEKA.


miriam-reyes--644x662

Miriam Reyesen hiru poema

Miriam Reyesen (Ourense, 1974) hiru poema euskaratu ditugu. Bost poesia-liburu argitaratu ditu Reyesek eta, horrez gainera, argazkiak egiten ditu, eta arte plastikoak jorratzen. Informazio gehiago aurki dezakezue haren webgunean. Hauxe ESTEKA.


rodrigo garcia

Rodrigo Garciaren ‘Barullo’: freskotasun bortitza 

Iaz plazaratu zuen Rodrigo Garcia-k Barullo antzezlanen bilduma, La Uña Rota argitaletxearen eskutik. Bere testuetan ohikoa denez antzezlanen egitura klasikoetatik urruntzen diren testuak, bakarrizketak gehienetan, umorea, zirtoa, probokazioarekin jantziak. Hauxe ESTEKA.

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.