‘Zenbaki’ diskoa osorik entzungai Mudoh-ren eskutik

Mudoh izeneko proiektuarekin diskoa zabaldu du Internet bidez Aitor Monje musikari eta idazleak. Diskoak ‘Zenbaki’ du izena eta osorik entzun daiteke sarean, ‘musika elektronikoa dantzarako ez egokia’. Aitor Monjek gitarra jotzen du Yakuzi taldean, bere poemak Hatsa poesia bildumaren azken aleetan irakurri daitezke, ipuinei dagokionez Basauriko Euskarabila Ipuin Erotikoen lehiaketan saritu diote narrazio bat aurten, besteak beste.

MUDOH-ren atzean Aitor Monje dago (Berriz, Bizkaia, 1973). Yakuzi rock taldean kitarra jotzen du. Hiru lan luze atera dituzte jada eta 2006an Villa de Bilbao irabazi zuten, ondoren Euskal Herri barnean eta kanpoan hainbat kontzertu eman zituzten. Ipuin motzei eta olerkiari ere eskaintzen dio bere denbora, lehiaketa “txiki” batzuetan irabazle suertatu delarik. Baita ere, Hatsa elkarteko bilduma batzuetan parte hartu du. “ZENBAKI” honetan, musika elektronikoa lantzen du, aspaldiko (Brian Eno, Tangerine Dream…) eta oraingo (Alva Noto, Pansonic…) influentziak nahastuz, kanpokoak (Ryoji Ikeda….) eta hemengoak (Amsia, Tzesne…). Izenburuak dioenez, zenbakiei egindako omenaldia da, non zenbaki bakoitzak bere kanta duen, 1 2 3 4 5 6 7 8 9 0. Melodia eta zarata, erritmoa eta abstrakzioa. Kolorea eta matematika. Musika.

Hona hemen diskoaren azalpena egilearen eskutik:

zenbaki

Orduak adierazten dizkigute baina denbora zer den ulertzeko gai ez gara. Adina zehaztu dezakete baina ez diogu bizitzari erabateko zentzurik aurkitzen. Eulien hegoek segundoko burutzen dituzten mugimenduak zenbat diren azal dezaketen arren, hegaz egiterakoan, hegazkinak eraikitzeko behar diren kalkuluak baino ez dakizkigu. Bestalde, zenbaki batetik bestera dagoen tartean infinitu dezimal koka ditzakegu, tartea guk nahi bezain handia edo txikia izan daitekeela zehaztuz, gauzak ezberdintzen dituzten ├▒abardura guztiak zenbaezinak bailiran. Zenbaketa edo neurketa oro konparaketa den heinean, zenbakiek horren emaitza adierazten dute. Noiz arte lagunduko digute zenbakiek, gure mundua borobiltzeko lehian?

HEMEN topatuko duzue diskoa osorik.

This entry was posted in ai-Irudiak eta hitzak, Aingura hegodunak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>