Concetta Probanzaren lanak ikusgai Ilustratzaileen Txokoan

Abenduaren 11ra arte ikus daiteke erakusketa Aieteko Kultur Etxean, Donostian

2012ko urrian antolatu zuten estreinakoz Donostia Kulturak eta Galtzagorri Elkarteak egitasmo hau: Ilustratzaileen Txokoa. Helburua: ilustratzaileen lana aintzat hartzea etagizarteratzea. Orduz geroztik, hainbat ilustratzaileren lanak egon dira bertan ikusgai, besteak beste, Elena Odriozolarenak, Maite Gurrutxagarenak eta Iban Barrenetxearenak. Concetta Probanzaren txanda da orain.

aiete-concetta-probanza

Pasa den astean hasi eta datorren abenduaren 11ra arte, Concetta Probanza ilustratzailearen lanak ikusteko aukera izango da Aieteko Kultur Etxean, Ilustratzaileen Txokoan. Erakusketan, artistaren askotariko piezak bildu dira: liburuetako ilustrazioak eta azalak, bere filosofia koaderno eta pentsamendu ariketak, margolanak, grabatuak, erretratuak, ilustratutako diskoen liburuak, objektuak eta artistaren inspirazio-iturri izan diren bestelako gailuak ere. Informazio gehiago, hemen.

Concetta Probanzak Arte Ederretako ikasketak egin zituen, eta Arte Grafikoak espezialitatea aukeratu. Grabatuari eta serigrafia esperimentalari eskainitako programetan parte hartu zuen Artelekun, eta, horrela, bere formazio artistikoa osatu. Nafarroako Unibertsitatean zein Euskal Herriko Unibertsitatean borobildu zuen bere kultur hezkuntza, postgraduko ikastaroen bidez. lustratzaile gisa, idazle askoren literatur lanak lagundu ditu bere irudi eta azalekin. Komikiaren alorrean lan egindakoa da eta hainbat sari eskuratu izan ditu. Bakarkako erakusketa ugari paratu ditu; eta taldekako erakusketa askotan ere parte hartutakoa da Euskal Herriko, Errioxako, Kantabriako, Gaztela Mantxako naiz eta Frantziako arte galerietan.

Orain gutxi, Bidea liburua argitaratu du, Pello Añorgarekin batera, Edo! argitaletxearen eskutik; eta, aste honetan bertan jakinarazi dugunez, Marrazioak egitasmoaren aurtengo edizioan parte hartuko du Probanzak.

 

aiete-concetta-probanza-ilustrazioa

 

 

 

pa
This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.