Genero beltzeko bi nobela

Elkar argitaletxeak bi liburu aurkeztu ditu gaur: Alberto Ladron Aranaren Gezurren basoa, eta Ander Odriozola Argoitiaren Freeport. Biak, genero beltzean sailkatzeko modukoak.

odriozolaladronarana

Alberto Ladron Aranak bederatzigarren nobela plazaratu du: Gezurren basoa (Elkar). Aurreko liburuarekin fantasiazko generoan itsasoratu zen idazle nafarra. Salbuespen modukoa izan zen. Gezurren basoa liburuarekin, polizia-nobelaren ildora itzuli da berriro. Eta aurreko nobeletako hainbat pertsonaia berreskuratu ditu. Tartean, Leire Asiain foruzaina.


Ondarroako portuko gorabeherak

Ander Odriozola Argoitiaren kasuan, ordea, hauxe da argitara eman duen lehen nobela. Freeport (Elkar) kontakizunaren trama genero beltz klasikoan kokatzen da. Liburuari buruz eman dituen xehetasun batzuk topatuko dituzue ondoko bideoan:

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.