“Botere harremanei buruzko nobela da Feriatzaileak”

“Eta botere harreman horiek nola trukatzen diren azaltzen ahalegindu naiz”. Patxi Larrionek horrela definitu du bere lehen eleberria: Feriatzaileak (Susa).  

feriatzaileak

1969ko udaberrian, Patton pelikularen eszena batzuk Nafarroan grabatu zituzten. Giro eta garai horretan kokatu du Feriatzaileak nobelaren trama, karlismoa bete-betean zen garaian. Memoria ariketa bat izan dela, hori ere adierazi du Larrionek. Eta nobela honen beste gako bat ere aipatu du: adiskidantza.


Iñigo Aranbarri: “Geografia biziaren hiria da Iruñea, Patxi Larrionen ondoan” 

Liburuaren edizio lanetan, Iñigo Aranbarri idazlearen laguntza jaso du Patxi Larrionek. Idazle azkoitiarrak ere liburu aurkezpenean hartu du parte. “Iruñea eta Urbasaren bi magaletan, elkarren artean nahastu, enpatxatu eta galtzen diren andra-gizon sasoiko batzuen kontakizuna da Feriatzaileak. Ezinbestean biziak direnak. Eta bizizaleak”.  

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Comments are closed.