248 e-book doan Armiarma atarian

Literaturaren Zubitegia berriturik eskaini eta gutxira ezinbesteko beste erreferentzia bat aurkeztu digute armiarma.com atarian. Liburu elektronikoak ate joka ditugun honetan, Susa argitaletxeak 248 erreferentzia jarri ditu epub eta pdf formatuetan, edonoren eskura.

Irakurgailu elektronikoetara deskargatzeko 248 e-book paratu dituzte armiarma.com atariko Liburu Elektronikoak webgune berrian. Bertan azaldu dutenez ‘egoki irizten diogu liburu elektroniko edo e-liburu edo e-book edo liburu-e edo dena delako formato horretan euskarazko literatur produkzioak tokia izan dezan, euskarazko literatur lanak ere euskarri berrietan izan ditzagun’.
248 tituluetatik gehienak euskal literaturako klasikoak dira: 190. Haien artean daude Etxepare, Lazarraga, Leizarraga, Beriain, Axular, Oihenart, Tartas, Barrutia, Kardaberaz, Egiategi, Mogel, Añibarro, Duvoisin, Xaho, Urruzuno, Altzaga, Elizanburu, Hiriart Urruti, Azkue, Domingo Agirre, Zamarripa, Otaño, Etxeita, Decrept, Jean Etxepare, Zerbitzari, Kirikiño, Emeterio Arrese, Lhande, Barbier, Gregorio Mujika, Oxobi, Orixe, Lizardi, Lauaxeta, Loramendi, Anabitarte, Barrensoro, Jose Eizagirre, Errose Bustintza, Jon Andoni Irazusta, Julene Azpeitia, Mirande…
Gainerako 58ak literatura unibertsaletik euskarara ekarriak dira, besteak beste Shakespeare, Cervantes, Defoe, Swift, Prevost, Stern, Von Kleist, Von Chamisso, Hoffmann, Merimee, Poe, Balzac, Puxkin, Gogol, Baudelaire, Flaubert, Turgenev, Verne, Henry James, Ibsen, Maupassant, Twain, Tolstoi, Conrad, Chesterton, Pessoa, Mansfield, Dos Passos, Bulgakov, Woolf, Steinbeck…

This entry was posted in Albisteak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>